sábado, 8 de octubre de 2011

Applek hanka sendoa galdu du

Steve Jobs hil da, Appleren sortzaileak minbizia zeukan

Jone BILBAO

Steve Jobs (AEB 1955), Appelen sortzailearen hileta izan zen atzo. 56 urterekin hil da  minbiziak jota. Familiak zeremonia lasaia eta pribatua prestatu du, ez diote publikoari zabaldu nahi izan.

Guraso langileen garajean hasi zen lanean, lehenik Macintosh ordenagailua sortu zuen bere lankidearekin batera eta orduan sortu zuten Apple, hain zuzen 1976. Ordutik hona hainbat aparailu eratu ditu, azkenaldian iPod (2001), iPhone (2007) edota iPad (2010). Baina, bere lanak aurkezten zituen bakoitzean “beste gauza bat gehiago” bezala aurkezten zituen berak. Hala ere, sortzaile eta idealista honek bere lanaz maitemindurik aparailu onak egiteaz gain, horien diseinuan asko jardun zuen.  Bere ideiak errealitate bihurtu izan ditu beti. “Egunero bizitzako azken eguna izango balitz bezala” bizi izan zela esan zuen Cambridgeko unibertzitatean eman zuen hitzaldian 2005. urtean. Aipatzekoa da orduan jendeari zabaldu zion aholkua“jarraitu gozez, jarraitu zoro”. Izan ere, gauza oro miatzen aurkituko du bakoitzak bere bidea.



Cambridgeko unibertzitatean eman zuen hitzaldia

Berria egunkaria

La razón

lunes, 3 de octubre de 2011

25. aldiz atxilotu dute gizon bat heroinarekin trafikatzeagatik Bilbon

Ertzaintzako agenteek 25. aldiz atxilotu dute 34 urteko gizon bat bilbon. Eusko jaurlaritzako barne saileko departamentuak adierazi duenez, heroinarekin trafikatzen zegoela harrapatu zuten agenteek.

Gabeko hamaikak aldera, patruila batek bikote bat behatu zuen San Francisco auzoko taberna baten kapoaldean. Une zehatz batean gizonak paketetxo bat eman zion emakumeari, eta honek trukean billete bat. Drogen trafikoa izan zitekeelakoan ertzainak horra hurbildu ziren. Emakumeak zeraman paketea berehala zabaldu zuten. Bertan, hautzesko sustantzia marroia aurkitu zuten agenteek, hain zuzen, heroina.



Aldamenean zeukan gizonari erositako droga zela azaldu orduko, ertzainek gizona atxilotu zuten. Aurretiaz 24 aldiz atxilotutako gizona epailearen esku jarriko dute gaurko egunean.

Euskaraz ikasgaien erdia izanez gero ez da titulu ofizialik beharko

Isabel Celaá Hezkuntza sailburuak eta Blanca Urgell Kulturakoak ezagutzera eman dutenez, homologazio linguistikoetarako zirriborroa aurkeztuko dute

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH), Batxillergoa eta Goi-mailako Hezkuntzako ikasleek ez dute hizkuntza titulurik behar izango klaseen %50a edo gehiago euskaraz ikasten badute. Isabel Celaák eta Blanca Urgellek berri eman dutenaren arabera, "injustiziarekin amaitzeko" proposamena da tituluen homologazioa.


Gasteizko ganberan bi politikariek adierazi dutenaren arabera, 2008ko apirilaren 16tik jarriko da martxan; atzera begirakoa izango da. Homologazioak D eta B ereduko ikasleei bakarrik eragingo die. Horiek B2 mailako titulua izango dute. HABE eta EGA tituluaren aurrekoa.

Gainera, aurkeztutako zirriborroan agertzen zen moduan, unibertsitatean euskarazko ikasgaien kreditu jakin batekin homologazioa emango da ere. Zenbatekoak oraindik zehazteke daudela argitu dute sailburuek. Ikasle horiek, ordea, EGA titulua eskuratuko dute.


Isabel Celaák adierazi duenez, gaztelerako titulurik ez zaie eskatzen ikasleei, eta, beraz, "injustizia" horrekin amaitzeko aldaketak egin behar direla. "Ez da normala euskaraz ikasten dutenei hizkuntza maila probatzen duen titulurik eskatzea", adierazi du Hezkuntza sailburuak. Celaáren hitzetan, ikasle askorentzat "askatzea" izango da hezkuntzan egindako aldaketa.

Laser argia sortzen du bizitza duen zelula batek

Laser argiak bi ekarpen izan ditzake : mikroskopioen garapena eta fototerapia arloaren hobekuntzak

Bizirik dagoen zelula batek laser argia sor dezakeela diote Malte Gather eta Seok Hyun Yunek ikertzaileek. Estatu batuetako Wellman fotomedikuntza zentroan egiten dute lan. Bi ikerlariek esan dutenez “lehenbiziz jaso da fenomeno hau bizirik dagoen zelula batean”. Zentroa Massachussettseko ospital nagusiaren ikerkuntza zentroa da.

“liburutegi oso bat 10 segundutan
bete dezake”
Gather eta Yun ikertzaileak

Medusetan jatorria duen proteina mota batetik sortzen da zelulen argia. Zelula horren Green Fluorescent Protein molekula erabiltzean laser argia sortzen duela ikusi dute ikertzaileek . Laser argia onuragarria izan daiteke medikuntzaren esparruan ikerketak egiteko, bai eta mikroskopioak garatzeko eta fototerapia arloan hobekuntzak egiteko. Molekula argi urdin leunez argiztatzean laser argia igortzen du, laserra berdea da. Honek “liburutegi oso bat 10 segundutan” bete dezakeela diote Gather eta Yun ikertzaileek.

Molekula berdearen jatorria
Green Fluorescent Protein edo GFP molekulak medusetan du jatorria. Honek “biologiaren iraultza” ekarri duela diote bi ikertzaileek. Linterrna moduan erabiltzen dute, izan ere, bizi den sistema bat barnetik eta osoki argiztatu dezake.



domingo, 2 de octubre de 2011

Faxismoaren kontrako manifestaldia Bartzelonan

Plataforma per Catalunyak antolatutako kontzentrazioa faxismoa aldarrikatzen duela salatu dute herritar anitzek

Mila perstona baino gehiago batu dira faxismoaren kontrako manifestaldian Bartzelonan. Eguerdiarako Plataforma per Catalunya (PxC) alderdiak kontzentraziorako deia eginda zuen. Ehunka pertsona bildu dira Sant Jaume plazan, Josep Anglada PxCko buruak hitzaldi xenofoboa ematen ari zen lekuan.


Hainbat talde antifaxistek manifestaldi bat antolatu dute eskumako alderdi arrazistaren kontrako deia luzatuz. Bildutako lagunek "faxismo gehiagorik ez" eta "faxismoaren aurka, ekintza zuzena" moduko aldarrikapenak oihukatu dituzte.

Kataluniako Herrizaingo sailak hainbat furgoneta eta 50 polizia baino gehiago sakabanatu ditu Sant Jaume plazaren inguruan. Hasieran bi manifestaldien segurtasuna bermatzeko erabili diren polizia guztiek bidea moztu diete talde antifaxistei, eta gero 2  atxilotu eta 100 pertsona baino gehiagoren datuak hartu dituzte.

Egoera larria, alarma gorria
Hainbat elkartek, sindikatuk eta taldek Katalunian bizi den egoera "oso larria" dela adierazi dute, eta ideologia neofaxistei eta xenofoboei aurre egiteko "alarma gorria" piztu beharko genukeela gehitu dute.

Horiek guztiek arratsaldeko 18:00tan Sant Jaume plazan batu dira berriro ere eskuma erradikalaren kontrako ideiak salatzeko. Gainera, "penagarritzat" hartu dute Sant Jaume plazak duen sinbolismoarekin Kataluniako Gobernuak PxCri hitzaldia bertan egitea onartu izana.

Gipuzkoako ikastolak elkartuta gaur Azpeitian kilometroak ospatzeko

Azpeitiko Ikasberri ikastolak antolatu du aurtengo Gipuzkoako ikastolen festa eta Klik egiteko gonbitea egin dute. Bigarren aldia da Azpeitiko Ikasberri ikastolak Kilometroak antolatzen dituela. Orain 11 urte, hau da, 2000. urtean egin zuen lehendabizikoz baina eguraldi txarrak zapuztu zuen festa. Lortutako dirua Ikasberri ikastolarentzat izango da eta 0-6 urte bitarteko haurrentzat eraikin berria egiteko erabiliko dute.
Goizeko 9:30etan eman diote hasiera festari. Guztira sei kilometroko ibilbidea da aurtengoa eta bost gune ditu: Azpeitiko Ikastola, Garmendipe, Goena, Loiolatxo-Loiola eta Herriko enparantza.
Inaugurazio ekitaldian Isabel Celaa Hezkuntza sailburua, Marian Ozkariz departamentuko kidea, David Urzainki sailburuordea eta Javier Nogalés zuzendaria egon dira, besteak beste. Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia ere ekitaldian izanda, eta bere lehenengo kilometroak izan dira kargudun bezala.
Egitarauari dagokionez, Betagarri, Lauroba, Trikizio, Des-kontrol, Ken Zazpi eta Oihan Vegaren diskofestak girotuko dute giro egun guztian zehar, besteak beste, Ze esatek! azpeitiarrez gain.  Aurtengo festaren kantua egin dute azpeitiarrek: Klik!
Horrez gain, haurrentzako tailerrak eta pailazoen emanaldiak izango dira; eta festari amaiera emateko zezensuzkoa ere egongo da.
Gipuzkoako Foru Aldundiak Lurraldebus zerbitzua indartu du Kilometroetara bertaratzeko, bidai bereziak jarriz. Eusko Trenek ere gauza bera egin du eta tren eta autobus bereziak jarri ditu.
Lekukoa Andoainentzat
Datorren urteko Gipuzkoako ikastolen jaiari begira, Andoainek antolatuko ditu eta lekukoa emateko ekitaldia egingo da gaur, iluntzeko 20:00etan Azpeitiko udaletxe azpian.

sábado, 1 de octubre de 2011

Zarauzko uretan bigarren balea bat agertu da hilda

Beste balea bat agertu zen Zarauzko uretan, hilda, ostegun arratsaldean. Joan den abuztuaren 26an bigarren bat agertu zen, hura baina bizirik eta hondarretan. Bertan hil zen.
Honako hau ustelduta zegoen, eta hortzak zein burua bera janda zituen. Zazpi metro inguru neurtzen zituen balea zen. Animalia hilak zuen kiratsa erraz nabaritzen zen; hilda denbora asko zeramatzan seinale; baina hala ere jende asko hurbildu zen uretara balea hurbiletik ikustera.
Ertzaintzak balea zela ziurtatu zuen, kaxalotea edota balea izango zenaren zalantzak egon ostean. Horrez gain animalia itsaso barrura eramatea erabaki zuten, hondarretara atera beharrean.
Zaharrak berri
Balea honen agerpenak ez zuen ezustean harrapatu zarauztarrak. Izan ere, abuztuaren amaieran beste balea bat agertu zitzaien hondartzan. Hamabost bat metro luze zituen eta hogei bat tona inguru pisatu. Garabien beharra izan zuten animalia bertatik ateratzeko.
Aranzadi Zientzia Elkartea eta Donostiako Aquariuma ados jarri ondoren, lurperatu egin zuten lau- bost urtetarako; ondoren animalia Donostiako Aquariumean ikusgai jartzeko. Horrela Aquariumean ikusgai egongo den Zarauzko bigarren balea izango da. Orain, 1878an euskal kostan modu tradizionalean harrapatu zen azkena ikusi daiteke; zarauztarrek eta getariarrek elkarrekin harrapatutakoa.