lunes, 31 de octubre de 2011

Jendez gainezka Gernikako Azken Astelehena

6.200 eurotan erosi du Morgako Katxi jatetxeak irabazle izan den gazta

Julen Biguri

Aurreko urtean baino jende gehiago batu dira Gernikako Azken Astelehena ospatzeko. Guztira, 277 postu jarri dituzte azokan, pasaden urtean baino 58 postu gutxiago. Hala ere, goizeko lehen orduetatik jendea gerturatzen hasi da. Eta azokako koordinatzaileek eguraldi ona eta jai bezpera handia espero dute.

Eguerdian gazta lehiaketaren sariak banatu dira, eta elgoibarko Mausitxarena izan da irabazle. Morgako Katxi jatetxeak 6.200 eurotan erosi du saritutako gazta. Hala ere, pasaden urteko recorda ez du gainditu, 7.700 eurotan erosi zena.

Euskal diasporaren 21 ordezkari gonbidatu dituzte gaur Gernikako festara. Diputazioaren eta herriko ordezkarien harrera ostean, azoka bisitatzera joan dira. Eta arratsaldean, eskupilota eta zesta-punta partiduak ikustera joango dira, 17:00etan Jai Alai frontoian jokatuko direnak.

GARAko albistea:

Gernika-Lumoko hitzako albistea:

Eitbko albistea:

Gosea akabatzeko zailtasunak

Julen Biguri


Gizakiok mundua jateko zorian al gaude? edo gainpopulazioaren teoriak apokaliptikoak dira? Hainbeste galderen tartean erantzun txikiak heltzen zaizkigu, oraingoan Kaliningrado (Errusia) eta Manilatik (Filipinas). Bietako batean jaio berri da 7.000.000. biztanlea izan daitekeena. Hasiera batean Manilan Danica May Camacho jaiotako neskatxoaren berri eman dute doktoreek, 7.000.000. biztanlearen ama zorionduz. Baina berehala iritsi da Errusiatik Piotr mutilaren berria, erakundeen duda erdituz.

Manila jaio berri den Danica May Camacho

Zein izango da jaioberriek herentzian jasotako mundua? Jandakoa, noski. Hori esaten dute gutxienez Nazio Batuen erakundeak: gehiegi hazten ari gara demografikoki, eta horrek elikatze minimo batzuk ekartzen ditu. Asia eta Afrikako erdialdeko egoerak gehiegizkoak dira. Gainera, Indian minuturo 51 ume jaiotzen dira.


Bitartean konponbide ezberdinak planteatzen dira: batzuk jaiotze-tasa nola edo hala jaitsi behar dela diote. Besteek barazki gehiago jan beharko genituela. Eta azkenengoek 1. munduko menuak gutxiagotu beharko direla. Gizakiona, azken finean, gosea edo gula ote da?

Eitb-ko albistea:

El País-eko albistea:

GARA-ko albistea:

Wikipediako artikulua:

jueves, 27 de octubre de 2011

Hiru tarta bota dizkiote Yolanda Barcinari AHTaren aurkako zenbait ekintzailek

Aitor BIAIN

Gertakizuna arratsaldeko lauretan gertatu da, Tolosan (Frantzia) Pirinioetako Lan komunitateko ekitaldia hasi denean, hain zuzen ere. Bete-betean harrapatu du Nafarroako Gobernuko presidentea den Yolanda Barcina. Tartak botatzeaz gain, AHTren aurkako oihuak frantsesez botatzen aritu dira, jarreraren aldeko kartelak erakutsi eta informazio-paperak banatzen ari ziren bitartean. Hala adierazi du behintzat, AHT gelditu! taldeak twitterrean.
Nafarroako gobernuaren bozeramailea de Sanchez de Muniainen arabera, Abiadura Handiko Trenaren kontrako Mugitu! taldeko kideak ziren tartak bota dizkiotenak; eta gainera, taldea “ETA edo ezker abertzaleari loturik” dagoela esan du.
Gertakizunaren ondorioz, Barcinak arropak aldatu behar izan ditu bilerarekin jarraitu ahal izateko.



martes, 25 de octubre de 2011

Bilbo 2014ko Diseinuaren Munduko hiriburua izan daiteke

Asteazkenean jakinaraziko dute zein den irabazlea


Julen Biguri


Urriaren 26an, asteazkenean, 2014ko Diseinuaren Munduko Hiriburua zein den emango dute jakitera. Finalera Bilbo, Lurmutur Hiria (Hegoafrika) eta Dublin (Irlanda) heldu dira. Saria emateko orduan hiriaren eraikuntzen eta espazio publikoen diseinua kontuan hartzen da, bai eta honen praktikotasuna biztanlearen eguneroko ekimenetan.

Saria bi urtean behin banatzen da Montrealen (Kanada) dagoen Industria Diseinuaren Sozietatearen Nazioarteko Kontseiluaren egoitzan. Dagoeneko Turinek (2008an), Seulek (2010ean) eta Helsinkik (2012an) jaso dute saria. 

Hiriaren balorapena egin ondoren, asteazkenean hartuko dute erabakia. Bizkaiko hiriburuak Miguel Sebastián eta Trinidad Jimenez Industria eta Kanpo Harremanetarako ministroek eta Norman Fosteren oniritzia jaso du, besteak beste.

Eitbko albistea:

Bilboko Udalaren diseinu webgunea:
Zientzilariek El Hierroko sumendiaren tontorra aurkitu dute

Heroia, Liropos urpeko robota
                                                       Ray Suescun


Zientzilari talde batek El Hierroko itsasazpiko sumendiaren “ahoa” aurkitu du Las Calmas-eko itsasoan. Aurkikuntza ahu Liropos izenenko urpeko robot bati esker lortu da. Izan ere, 2000 metroko sakoneraraino iritsi daiteke eta bertako laginak har ditzake. Sumendi berri honek 700 metroko oinarria du, 100 metroko altuera eta 120 metroko krater zabalera. Sumendiaren tontorra 300 metroko sakoneran dago.

Zientzialarientzat sekulako aurkikuntza da hau, lehengo aldia bait da honelako ezaugarriak dituen sumendiaren kokapena lortu izana. Beste alde batetik sumendiaren jarioa jaitsi den arren, Geografiako Institutu Nazionaleko (IGN) adituek ohartarazi dute, mugimendu sismikoak areagotu egin direla Frontera inguruan. Sismografoak 10 lurrikara igarri zituen 22 kilometroko sakoneran. Horietatik handiena 2.2 gradu neurtu zietuen Richterreko eskalan.




http://www.elpais.com/articulo/sociedad/cientificos/localizan/cono/volcan/submarino/Hierro/elpepusoc/20111025elpepusoc_14/Tes
Gadafiren gorputza basamortuko ingurune izkutu batean lurperatu dute

Beste diktadore bat zulora

                                                                                                         Ray Suescun


Al Yazira telebista kateak dioenez, egunsentian Muamar Gadafiren gorputza lurperatua izan da, Mutasim bere semearekin batera, desertuko leku izutu batean.
Bere senitartekoek Sirte hiri-inguruan ehortzi nahi zituzten baina Trantsiziorako Kontseilu Nazionalak gomendatu zuen hobe izango zela toki izkutu bat aukeratzea, bandalismo erasoak saihesteko eta erromes leku bihurtu ez dadin.



Astelehenean, aginpide berriek adierazu zuten Muamar Gadafi eta Mutasin semearen gorpuen erakusketa publikoa etendu egingo zutela gorpuen egoera txarra zelarik. Gero hozkailu batean gorde zituzten, zer egin erabaki arte.Bitartean,Echoruouk egunkari argelinoak, Gadafiren bigarren emaztea eta bere hiru seme-alabak denbora gutxi barru Sudafrikara lekualdatu egingo direla adierazi du.





Berria egunkaria:

El país egungaria:
http://internacional.elpais.com/internacional/2011/10/25/actualidad/1319526089_910770.html

Mundubat gobernuz kanpoko erakundeko hiru kide bahitu dituzte Saharan

Gobernuak ez du ziurtatzen bahitzaileak Al
Qaedakoak direnik
Jone BILBAO
Bilbon egoitza duen gobernuz kanpoko erakundea da Mundubat. Erakundeko hiru kooperante bahitu dituzte Argelian larunbat iluntzean. Hiru koperanteak Tindoufeko Rabuni kanpamenduan zeuden bahitu zituztenean, han hartzen baitute ostatu Tindoufeko kanpalekuetan lan egiten duten atzerriko kooperanteek. Mohamed Salek Uld Salek, SEAD Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko Atzerri ministroaren arabera, bahituak Malin daude. Bahitzaileak mauritaniako mugarako norazkoan zihoazen eta Malin sartu berri dira.
Gainera, bahiketaren helburua bikoitza dela esan du: lehenengo asmoa erreskatea jasotzea da eta bigarrena, Tidoufen (Sahara) segurtasunik ez dagoela adieraztea da. Asmo politikoen arloari garrantzi handia eman dio honek.
Bahitutakoekin lan egiten zuen Alberto Jimenez Kooperante nafarra, Euskal Herrira itzuliko da bihar. Baina, gertakaria jaso aurretik itzultzeko asmoa zuela argitu du honek eta beraz, erabakiak ez duela gertakariarekin harreman zuzenik.

 Saharan bahitutako koperanteen kideak

Bahitzaileak
Kooperazioaz arduratzen den ministrak, Trinidad Jimenezek ez du ziurtatu bahitzaileak Al Qaedakoak direnik, baina, hori uste dute ingurukoek. Hala ere, bahitzaileek exekutiboarekin harremik izan ez dutela adierazi du. Gobernuak Tidoufeko kooperanteak askatzeko gogor lan egiten duela azaldu du Jimenezek.



Twitter:


Deia:

Berria.info:

lunes, 24 de octubre de 2011

“Nire ustez, oso zaila da multimedia kazetaritza erredakzio batean inplantatzea”

Aitor BIAIN

Iñigo Hercek hitzaldia eskaini zuen asteartean, hilak 16, EHU-n; eta bertan aipatu zituen hitzok.

Herce, eitb.com-eko aktualitate saileko arduraduna da. Aurrez, Vascopress euskal agentzian lan egindakoa da; eta EiTBko albistegian politika arloan eta baita zuzendari orde izandako ere. Bere lan profesionalean 10 urte eman ondoren, internetera pasa zen kazetaritza zein gizartea arloan “aldaketa nabarmena” ekarriko zuelakoan.
Irailean berritu berri duten eitb-ren webguneari buruz aritu zen lehenik. 2009an ikerketa prozesu bat hasi zuten, izan ere, aurreko webgunea “entsalada antzeko bat” zela aipatu zuen kazetariak. Hau da, denetarik zegoen baina dena nahastuta. Hori dela eta, beraien indarguneak nabarmendu eta eskeleto berri bat oinarri hartuta webgune berri bat eraiki zuten.
Bestalde, albiste edota momentu garrantzitsuetan duten protokoloa ere aipatu zuen. Horren adibide jarri zuen Steve Jobs-en heriotza, edota Donostiako Bake Konferentzia.
Webgunean 50 bat langile daudela esan zuen eta horietatik 15 bat soilik arduratzen dira erredakzioari dagokionez. 
Multimediatasunari eta teknologiari buruz ere hitz egin zuen Hercek. Multimedia kazetaritza erredakzio bakar batean inplantatzea oso zaila dela aipatu zuen. Izan ere “enpresa bakoitzak neurrirako traje bat behar du”. Horrez gain, kazetariaren hitzetan “ez gara aldaketa teknologikoarekin itsutu behar”; onurak aprobetxatu behar ditugu lana hobeto egiteko.

Bilboko Irola Irratiaren denboraldi berria aurkeztu dute asteburuan

25 urteko irrati libreak "inoiz baino gehiago" Bilboko eta inguruko elkarteekin lan egingo duela adierazi du

Julen Biguri

Bilboko Irala auzoko Irola Irratiak bere programazioaren eta ekitaldien aurrerapena eman du asteburuan. 25 urte betetzen dituen denboraldi honetan  inguruko elkarteen "bozgorailu" izango dela esan du hedabide libreak. Gainera herriaren kontrainformazioaren atzean dagoen lan guztia azaldu dute Izarbeltz gaztetxe anarkistan.


Denboraldi berriaren aurkezpenean programa berri eta zaharren azalpenak egon dira, bai eta irratiaren gorakadaren azterketa ere. Izan ere, pasaden urteetan programen kopurua handitu da: 20 inguru izatetik, 32 izatera. Gainera, irratsaio musikal berriez gain -Radio Rasta edota Rock a todo trapo, besteak beste-, programa informatiboen kopurua ere handitu da, eta haiekin batera euskaraz emititzen dutenak ere.



25 urte bete izanak Irala auzoaren lana islatzen duela gogoratu dute hitzaldian. Baina, oraindik informazioaren merkatuaren kontrako lan handia egin beharra dagoela gogorarazi dute. Bestalde, errekaldeko auzokideek eskerrak eman dute irratiak pasaden Kukutzarekin gertatutakoaren berri emateagatik.

Irola irratiaren webgunea: http://www.sindominio.net/irola/

miércoles, 19 de octubre de 2011

“Edizio digitaleko kazetariek urteko 365 egunetan dihardute lanean 15 orduz”

Aitor BIAIN


Hala adierazi zuen Josetxu Rodriguez, Deia egunkariko edizio digitaleko arduradunak joan den asteartean, EHU-n eskainitako hitzaldian.
Josetxu Rodriguezek esan zuenez, egunkari konbentsionalekin alderatuz, egunkari digitalei askoz denbora gutxiago eskaintzen dio irakurleak. Egunkari digital batean gutxi gora behera bost minutu irauten baitu irakurleak. Izan ere, titularrak eta interesatzen zaizkion albisteak bakarrik irakurtzen baititu.
Horrez gain, Rodriguezen esanetan, ziberkazetaritzako hiru erredakzio mota bereiztu daiteke. Alde batetik, gainontzeko euskarrietatik aparte kokatzen direnak. Beste alde batetik, erredakzio berean baina bereiztuta ere kokatzen direnak. Eta azkenik, erredakzio bakar bat egon daiteke soilik. Hau da, euskarriak dena delako izan da ere, kazetari orok denetarik egingo duen erredakzio bat.
Ziberkazetaritzan, prentsaurrekoez, edota gainontzeko iturri eta euskarriez gain, teletipoen bitartez jasotzen dira berriak gehienbat. Eta beraz, kazetariak “une oro adi” egon behar duela aipatu zuen Rodriguezek.
Kazetariak aipatu zuenez, horrelako erredakzio batean, kazetariak eta teknikariak daude. Lehenak, informazioa batu eta sortu egiten du; eta bigarrenak, sortutako informazio hori, webgunean kokatzeaz arduratzen da, orokorrean. Deiaren kasuan esaterako, goizeko zazpietan iristen dira lehenengo langileak eta lehenengo informazioa sartzen dute webgunera. Egunak aurrera egin ahala, eguneratzen doa webgunea; “eskeletoa” guztiz aldatu arte.

Emakumeen eskubideen aldeko hitzaldiak emango dira EHUko Leioako Campusean

Beldur Barik elkarteak feminismoaren inguruko jardunaldia antolatu du Magisteritza fakultatean. Berdinsarea erakundeak antolatu du ekitaldia, Emakunde eta Euskadiko diputazioen laguntzarekin, besteak beste. Bitartean, Gizarte eta Komunikazio zientzien fakultatean Emakumeen ikusgaitasuna hedabideetan izeneko hitzaldia egongo da.

Beldura Barik jarrera!
izeneko hitzaldia, urriaren 19an izango da, Magisteritzako fakultatean, eguerdiko 12etan. Azkenengo ekitaldia izango da; aurrez, Gasteizko eta Donostiako Magisteritzako eskoletan izan zen, urriaren 7an. Hitzaldiaz gain, lehiaketa bat ere antolatu du elkarteak. Berdintasunaren aldeko eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako norberaren “artelanak” aurkeztu daitezke.
Bestalde, beste hitzaldiari dagokionez, sexualitatearen eraikuntza lurrinen iragarkietan, estimulu komunikatiboak eta erreproduzitutako sexualitate ereduak, botere erotikoa, eta sexismoa publizitatean, bezalako gaiak landuko dira hitzaldian. Eta, arratsaldeko 15:30etan “Publizitatearen analisia genero ikuspuntutik” tailerrean parte hartu ahal izango du nahi duenak. 

Urriaren 20an berriz, bideojokuen arloari begiratu zaio gehienbat; gizon eta emakumeen irudiak bideojokoetan duen eragina, sexuen hezkuntza eta honen ondorioak bizitzan eta emakume jokalarien irudia zine eta telesailetan aztertuko dute, besteak beste. Eta arratsaldean berriz, “publizitatearen analisia genero ikuspuntutik” izeneko tailerra egongo da, aurrekoaren ordu berean.
GKZko fakultateko 22. gelan izango da hitzaldi hau. Euskaraz izango da, eta parte hartzaileei aukera askeko kreditu bat emango zaie.

lunes, 17 de octubre de 2011

Fukushima zentralaren kontrolpea gero eta hurbilago dago

Zazpi hilabete ondoren Fukushima zentralaren lehenengo erreaktorea egonkortu dute
                                                      
                                                                Ray Sueskun

 
Japoniako gobernua eta Tepco-k (Tokyo Electric Power) adierazi dute hilabete honen bukaerarako Fukushima zentralaren lehenengo erreaktorea, polietirenozko azal erraldoi batez estalirik egongo dela.


Bigarren eta hirugarren erreaktoreak 100 gradu azpitik daude eta material erradiaktiboaren isurketa 1000 becqueber orduko izatetik, 100 becqueber orduko izatera jaitsi da. Hau dela eta, datorren urtarrilerako erreaktore guztiak egonkortuta eta estalirik edukitzea espero da.


Isuritako material erradiaktiboak egindako kalteak zenbatetsi beharko ditu Japoniako gobernuak, hortaz, Fukushimako medikuntza unibertsitateak ikerketa bat burutzen hari da, 18 urte baino gazteagoen tiroides guruinen kalteak aztertuz. Oraindik goiz da japoniako biztaleen osasunean eragindako ondorioak jakitea baina kalte ekonomikoak 53864 milioi eurotan estimatzen dira.







Etapa berri baterako bere egitasmoa “berbideratzea” erabaki du Baketik-ek

“Aukera dezakegu” da lema berria
Aitor  BIAIN
Baketik erakundeak bere zeregina berrabiarazi egin du, gizartearen egoera dela eta. Hala iragarri zuen erakundeak, larunbatean Arantzazuko Gandiaga Topaguenan (Oñati) duen egoitzan egindako ekitaldian. Bosgarren urteurrena beteta, etapa bat amaitutzat eman dute, eta beste berri bat abiarazi. Hori dela eta, hemendik aurrera, “norbera eta gizartea aldatzeko baliabide etikoak eskaintzea” izango da Baketik-en egitasmoa.

Jonan Fernandez Baketik-eko zuzendariaren arabera, "mundu mailako krisiak, bizitza hobetzeko beharra eta bakea eta bizikidetza Euskal Herrian" dira datozen urteetarko erakundearen lan ildoak; eta horrez gain, “aldaketa pertsonalerako eta sozialerako” deia egin zuen erakundearen zuzendariak.

Euskadi 60 urteetan hornitu dezakeen gas-hobi bat aurkitu dute Araban

Datozen urteetan, gasa erregai nagusia izango dela uste du Eusko Jaurlaritzak

Aitor BIAIN
Ostiralean eman zuen aurkikuntzaren berri lehendakariak, Estatu Batuetan. Industria sailburua den Bernabe Undarekin batera AEBn egiten ari den bisita ofizialean izan zen. Gainera, HEYCO enpresaren Dallaseko (AEB) gas-lantegian izan ziren bisitan. 

Eusko Jaurlaritzaren arabera, 14 azterketa egin dituzte eta horietatik 13k gasa dagoela baieztatu dute. Gran Enarako gas-potzuetan, mila metro kubiko gas dagoela esan du lehendakariak; hau da, Euskadi 6o urteetan hornitzeko gai izango den kantitate beste, edota Espainia osoa bost urtez. Hori horrela izanik, 100 milioi euroko inbertsioa egingo du Eusko Jaurlaritzak aurkikuntza baieztatzeko egingo diren probetan.
Gaur egun, %42a da Euskadiren gas eskaria. Baina aurkikuntza honen ondorioz, datozen urteetan gasa erregai nagusia izatea espero du Jaurlaritzak.

Libiako errebeldeek Bani Walid hartu dute

Sirte hirian istiluak dihardute errebeldeen eta Gadafiren aldekoen artean

Julen Biguri

Errebeldeek jakitera eman dutenaren arabera, Bani Walid hiria ia-ia eskuratu dute. Hala ere, Gadafiren aldeko 1.500 soldadu oraindik gatazkari aurre egiten ari dira mendebaldeko hirian. Bitartean, Sirten liskarrak dihardute auzo askotan.


Abdullah Naker, Tripoliko Kontseilu Iraultzaileko burua, Bani Walid errebeldeek hartu dutela baieztatu du. "Hiri erdira heldu eta bandera igo dugu" esan du gaur goizean Nakerrek. Baina Al Jazzeerako kazetari askok eta twiterrek erabiltzaile anitzeko diotenez, hirira ailegatu eta auzo batzuk baino ez dituzte hartu.

Errebeldeak Gadafiren mendebaldeko azken erresistentzia gunea hartzekotan  daudela, Sirteko auzoetan oraindik ere istiluak ageri dira. Gadafiren jaiolekua zen hirian errebeldeen kontra auzoetan batzen ari dira, erresistentzia txikiak sortzeko.


Al Jazeera:

Informador:

El País:

Errebeldeen twiterretako bat:

domingo, 16 de octubre de 2011

Hipoteken arloko legearen erreforma

PSOE-k pisua gisa onartzea  hipotekaren zorraren ordez behartuko die bankuei                                               
                                                                                              Ray Sueskun



PSOE-k hipoteka ordaindugabeen arazoari aurre egiten dio erreforma berri batekin, non, bankuei derrigortuko zaie eskaintzen dituzten produktu hipotekarioen bermea, hipotekatutako ondasuna bera, muga bezala ezartzea.


Ezbehar hau krisi ekonomikoa hasi zenean garatu zen eta oraindanino somatzen dira ondorioak. Izan ere hipoteka ordaindu ezin duten bezeroek, askotan, etxebizitza galtzeaz gain bankuarekin zorretan jarraitzen dute. 2008. urtean ia 20.000 etxe kendu ziren Hego Euskal Herrian, 6.000 inguru urte bakoitzeko eta gero eta gehiago dira hipoteka ordaindu ezin duten pertsonak.


Hortaz gain, hipotekak ordaintzeko epeak luzatuko dituela adierazi du PSOE-k, familia burua edo hipotekatuta dagoen pertsona langabezian baldin badago. Erabaki honek egoera honetan aurkitzen diren familiei kale gorrian utz liezaiekeen unea atzeratu dezake baina ez du ezer berririk kompontzen.




El País:

Berria egunkaria:

Euskaraz bizitzeko nahia eta beharra

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak 'Euskaraz bizi nahi dut, duzu, dugu!' ekimenaren berri eman du


Julen Biguri


Kontseiluak ezagutzera eman duenaren arabera, 'Euskaraz bizi nahi dut, duzu, dugu!' ekimenari hasiera eman diote. Baina ekitaldi nagusia Donostian, urriaren 18an izango da, euskalgintzaren eta kulturaren hainbat eragileekin.

Urrian Doka kafe antzokian egingo den ekitaldirako bideo bat aurkeztu du Eukararen Kontseiluak. Bertan hitzaldietaz, elkarrizketetaz eta mahaingurukoetaz gain, kontzertutxo bat emango dela adierazi du euskararen aldeko erakundeak. Haien ustez, 'aldarrikapen alaia egin behar da, baina gogorra'.



Kontseiluak gehiagotan egin ditu honelako erakunde eta kanpainak, azkena maiatzaren 15ean izan zen, Nafarroan. Erakundearen xedea administrazioan eta eguneroko lan eta aisietan euskara herriaren tresna izatea da. 'Aukera hori ez daukagu eskura ere ez leku askotan, eta hori lotsagarria da' adierazi zuten Nafarroako ekitaldian.

Aurkeztutako bideoa:

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren webgunea:

Zuzeu albistarian argitaratutako artikulua:

Berria egunkarian argitaratutako artikulua:

viernes, 14 de octubre de 2011

Euskaldunon Egunkaria-ko auzipetuei babesa emateko bildu dira hainbat lagun

Auzipetuak beldur direla esan du Torrealdaik


Jone BILBAO


Euskaldunon Egunkaria-ren auzia zabalik dago oraindik. Auzipetuei babesa emateko bildu dira hainbat lagun Egunkariak egoitza zuen lekuan, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean. Izan ere, Euskaldunon Egunkaria-ren aurkako bigarren polizia operazioaren zortzigarren urteurrena beteko da Urriaren 16an.


Lehen auzian absolbitutakoekin batera aurpegi ezagunen asko izan dira bertan, horien artean, Joan Mari Torrealdaik egin du hitz jendeaurrean. Torrealdaik operazioa eta auzia salatzeaz gain, “Egunkaria auzia abiarazi zutenak berriro Moncloan ikusteko arriskuak” ez diela lasaitasunik ematen adierazi du auzipetuei.

"Zein izan zen operazio hartako protagonista nagusia?: Jose María Aznar eta bere Gobernua. Ez ahaztu, Barne Ministerioa eta Justiziakoa, ohar konpartitu bat argitaratzeraino iritsi ziren, eta Barne Ministerioak gure aurkako helegitea aurkeztu zuen gutariko batzuek torturak salatu zituztelako. Gobernu hartako lehen lehendakariorde izan zen Mariano Raxoik aukera handiak omen dauzka orain Espainiako gobernuko lehendakari izateko", esan du Torrealadaik.

Torrealdaik emandako hitzaldiaren bideoa:

http://twitter.com/#!/egunkarialibre
(twitterreko iritziak)



Beste batzuk:
Berria.info

Jose Mari Torrealdai


lunes, 10 de octubre de 2011

Urpeko leherketa bat eman da Hierroko irlan

Lasaitasunez eta nekez hartu dute berria Kanarietako irla txikieneko biztanleek

Espainiar Estatuko hainbat zientzilariek baieztatu dutenez, urpeko erupzioa eman da Hierroko irlan. Hainbat zientzialariek esan duten bezala burutzen ari da magmaren jarioa. Bitartean, Irlako biztanleek nekez baina lasaitasunez hartu dute berria. Haien premia dena "azkar" eta "berehala" amaitzea dela argitu dute.


Geografiako Institutu Nazionalak (GIN) magma jarioa lurretik 900 metroetara hasi dela argitu du, eta antza denez ez dago kezkatzeko arrazoirik. Hala ere, Kanariar Uharteko Herrizain eta Emergentzia planerako ordezkaria den Juan Manuel Santanak bilera bat antolatu du biharko. Santanaren ustez, "alarma gorria piztu behar ez den arren, krisi bat gertatzen ari da".

Europa mailan, esaterako, Italia eta Islandian, erupzioak normalagoak badira ere, Espainiar Estatuan fenomeno arraroa dira sumendien leherketak. 30 urte dira azken erupzioa eman zenetik, 1971eko Teneguia sumendian, La Palman.

El País egunkaria