viernes, 16 de diciembre de 2011

Bartzelonak hiru puntu baino gehiago eraman ditu aurkari zuzenaren etxetik

Momenturik zailenean partidari buelta ematea lortu dute katalanek erakustaldi eta guzti

Aitor BIAIN
Pep Guardiolaren Bartzelonak lortu zituen hiru puntuak Santiago Bernabeu futbol zelaian jokatutako Klasikoan. Blaugranek 0-1ekoa gaindutu behar izan zuten. Bigarren zatian, erakustaldi eta guzti, markagailua irauli eta hiru puntuak eraman zituzten. Amaieran, Bartzelonak 1-3 Real Madril. 
Bide onetik hasi zuten partidua madrildarrek, lehen minutua bete aurretik, Benzemak bat eta hutsekoa egin baitzuen Valdesen hankasartzea balioetsiz. Euforia horrek baina gutxi iraun zien madrildarrei. 
Lehen 20 minutuak ez ziren inorenak izan. Markagailuan atzetik zen Bartzelonak lasai antzean hartu zuen partidua, ondoren etorriko zena jakingo balu bezala. Baloia atzetik aurreraino eramaten pase motzak eta azkarrak guztiak ere; luzeak ematea debekatuta egongo balitz bezala. 
Real Madrilek berriz, goian presionatzen jarraitu zuen, beste hankasartze bat bilatu nahian bigarrena sartzeko. Presio honen nekea baina nabaria eta erabakigarria izan zen.
Hori horrela, garesti ordaindu zuen Madrilek Cristiano Ronaldoren hutsa; area ertzetik egindako jartuketa harmailetara bidail baitzuen. Minutu batzuk beranduago, Messiren jokaldi izugarri baten ondorioz etorri zen berdinketa. Argentinarrak zelai osoa gurutzatu, Alexisi pasa eta honek sareetara bidali zuen baloia Casillas gainditu ostean.
Banako berdinketarekin joan ziren atsedenaldira.
Bigarren satian, Bartzelonak erraz agindu zuen zelaian eta Xavik 1-2koa jarri zuen markagailuan sorte pixka batekin. Katalanaren jaurtiketa Marcelok ezustean desbideratu zuen eta baloia sare barrura joan zen zutoinean jo eta gero. Lo berriz ere madrildarrak.
Kolpe gogorra izan zen Xaviren gola Real Madrilentzat. Hortik aurrera, ezin izan zute ezer egin. Bartzelonak, nahi bezala kontrolatu zuen baloia eta partidua; aginte makila katalanen eskuetan baitzegoen. Madril urduri eta ideiarik gabe zegoen. Zer egin ez zekiela. Hori baliatu zuten blaugranek partida erabakita usteko. Alvesen erdiraketa zoragarri baten ondorioz, hirugarrena sartu baitzuen Fabregasek.
Amaieran bada, Real Madrilek 1-3 Bartzelonak. 
Hiru puntu baino gehiago eraman dute katalanek santiago bernabeutik. Alde batetik, 15 garaipeneko bolada moztu diete madrildarrei, eta bestetik, kluben arteko munduko kopa jolasteko zein ondoren ligako partiduei aurre egiteko moral beste lortu dute. Oraindik baina, liga asko geratzen da.

Entrenatzaileen adierazpenak:







No hay comentarios:

Publicar un comentario