Mostrando entradas con la etiqueta Kukutza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Kukutza. Mostrar todas las entradas

domingo, 9 de octubre de 2011

Milaka lagun manifestatu dira Kukutzaren alde

Autogestioaren aldeko eta kulturaren aldarrikapenak entzun dira Bilbon berriro ere

Atzo, ostiralean, berriro milaka lagun  bildu dira Kukutzaren alde manifestatzeko. Errekaldeko gaztetxea jadanik 2 aste pasata eraitsi zutela,  Bilboko gazte zein ume kulturaren eta autogestioaren aldeko aldarrikapenak egiten dituzte. Errekalden "epizentroa izan duen lurrikarak"  auzoetan eta herrietan "milaka erreplika" izateko deia egin dute auzotarrek.

Maria Diaz de Harotik pasatu eta Errekalde eta Ametzolara ailegatu zen manifestazioan jolas giroa egon da, nahiz eta, Kukutzako asambladaren hitzetan, "lutoz jantzi beharra dago oraindik".


Rodolfo Ares eta beste agintari batzuei eskaini dizkiete hitz batzuk asanbladako kideek. Hasteko, barkamena eskatu diete ertzaintzei "haien buru eta belaunekin borrak apurtu" izanagatik. Gainera, kultura sustatuko duen beste leku abandonatu bat aurkituko dutela "argi eta garbi" daukatela esan dute.


http://paperekoa.berria.info/harian/2011-10-09/002/001/Kukutza.htm
Berria egunkaria

http://www.gara.net/azkenak/10/295799/es/Miles-personas-vuelven-salir-calle-defensa-Kukutza
GARA egunkaria

http://kukutza.blogspot.com/
Kukutza gaztetxearen bloga

jueves, 22 de septiembre de 2011

Maria Etxebarrieta: "Kukutzarekin bat gure izana txikitzen ari dira, baina ez diegu utziko"

Asteazkeneko goizeko 5:00etan Kukutza gaztetxea husten ari zirelaren berria zabaldu zen. Gaur, egun bat igarota, gaztetxeko kide eta Errekalde auzokoa den Maria Etxebarrietak gaueko esperientzia gogorra kontatu du.

Nola bizi izan duzu Kukutzaren hustuketa?
Garrasika, negarrez, amorruz eta etsipenaz. Oso bortitza izan da bizipena. Poliziek ateak behera bota dituzte eta barruko lagun guztiak gaseatu eta jipoitu dituzte. Oihuka erantzun diegu, haien armen kontra gure sentimenduak erabiliz. Baina haien hizkuntza bakarrean erantzun dute, kolpeka.


Eta Errekalde auzoan zer erantzun egon da?
Herriak gogor salatu du ere egoera. Baina kaleko agure, ume zein gazteak jipoitu dituzte. Etxeko leihoetara ere tiro egin dute. Lotsagarria izan da. Denda guztiak itxi eta atari guztiak zabaldu dira jendeak babesa behar bazuen. Zorionez, Euskal Herri osoa mobilizatu da.


"Poliziek haien hizkuntza
bakarrean erantzun
dute, kolpeka"

Zer uste duzu gertatuko dela honen ostean?
Kukutzarekin bat gure izana txikitzen ari dira, baina ez diegu utziko, gogor ekingo diegu. Kultura suntsitzearen kontua ez zaigu gustatzen, hori al da haien politika baikorra eta progrea? Hauxe Kukutza III da, ez da lehena. Errekalde auzoak kultur bozgoragailu bat behar du, eta eraikin hau desagertzen bada, beste bat agertuko da.


Eskerrik asko zure hitzengatik.
Zuri. Gora Kukutza! Gora kultura! Herriak jada hitz egin du!

jueves, 15 de septiembre de 2011

Ehunka gazte bildu dira Kukutzan, eraistearen aurka

Bilboko Udalak eraikina eraisteko baimena sinatu zuela jakin zen momentutik ehunka gazte bildu dira Errekalde auzoko gaztetxean, eraikina botatzea galarazteko asmotan. Huste aginduaren mehatxuan egonda ere, Kukutzak bere agenda kulturalarekin jarraitu ez ezik, handitu ere egin dutela adierazi dute gaztetxeko asanbladakoek.
Bilboko Udalak hartutako erabakiaren aurka ekimen ugari egiten ari dira azkenaldian, eta horren adibide garbienak dira Zea Mays eta Anje Duhaldek, gaztetxean bertan, eskainitako kontzertua, edota Pirritx eta Porrotx pailazoak eskainiko duten emanaldia. Datozen egunotan gaztetxeak merezi duen bezala defendatuko dutela adierazi dute asanbladakoek, eta beharrezkoa balitz, neurriak hartuko dituztela.
Tentsio handiko momentuak bizitzen ari dira Kukutza gaztetxean, Ertzaintza edozein momentutan hurbildu daitekeelako eraikina hustera. Sare sozialetan mugimendu handia izaten hari da, eta bertara hurbiltzeko deia zabalduz doa astelehenaz geroztik. 
Gaztetxea defendatzera baino haratago

Gaztetxeko zenbait ordezkari Bilboko Udaletxera joan ziren ordezkari politikoekin hitz egitera. Hogei bat minutuko eserialdia egin ostean, inongo istilurik gabe irten ziren udaletxetik. Hala ere, udalarekin biltzen jarraituko dutela adierazi dute, bai udaletik eta baita Errekalde auzoko bizilagunen elkartetik. 
Horrez gain, eraikinaren jabea den enpresaren atzean ustelkeriarekin lotutako beste bat dagoela salatu dute gaztetxeko asanbladakoek aurkeztutako dossier batekin, eta beraz huste agindua bertan behera uzteko eskatu diete Azkunari, Eusko Jaurlaritzari eta Bilboko Instrukziozko epaitegiari.