martes, 13 de diciembre de 2011

Bartzelonaren buelta Madrileko klasikoan


   Julen BIGURI

Futbol partido epiko eta dramatikoaren antza zuena infernua bilakatu zen Real Madrilentzat 1-3 markagailuan izanda. Lehenengo  minutuan Benzemak gola sartu zuen Victor Valdesen akatsa dela eta. Orduan, Santiago Bernabeuren garrasia entzun zen klasikoen garaipenik azkarrenaren antza zuenean. Baina Bartzelonak buelta eman zion hurrengo minutuetan partiduari.
Domekako espektakulua erraz geratu zen Pep Guardiolaren taldearen kontrolpean. Blaugranek haien betiko joko dinamikoari ekin zioten. Merengeei, bitartean Karim Benzemaren golak lasaitu baino, larritu zituen, eta Bartzelonaren onerako deseroso sentitu ziren etxean.
Lehenengo zatian Messiren jaurtiketa zoragarria ekidin zuen Casillasek, baina ezin izan zuen Alexisen gola gelditu 29. minutuan. 1-1ean zegoen markagailua atsedenaldian. Eta Bartzelona gustora sentitu bazen ere, etxekoen etsipena antzematen zen giroan.
Bigarren zatian azkar ibili ziren katalanak garaipenari aurrerapausoa emateko. Izan ere, Xavik 54. minutuan baloi-jaurtiketa bideratu zuen etxekoen atera, eta Marceloren hanketan kolpatu ostean gola bihurtu zen. Armaileko katalanek oihu egin zuten orduan Santiago Bernabeun.
Berriro ere saiatu zen Alexis ate barruan baloia sartzen, baina geldiketa itzela egin zuen Iker Casillasek. Mourhinoren mutilek, bitartean, galduta zeuden zelaian, eta Cristiano Ronaldo izarrak protagonismoa galtzen Joan zen katalanen ondoan. 65. minutuan Cesc Fabregasek infernu bilakatu zuen madridisten partidua hirugarren golarekin asmatuz.
Neurketa 1-3 amaitu zen Mourhinoren haserrea piztuz. Hala ere, portugaleko teknikoa harro agertu zen partidu osteko prentsaurrekoan. Pep Guardiola, berriz, garaipena oraindik ez zela guztiz egin esan zuen. Real Madrilekoak 3 puntutara geratu dira lehenengo postuan Bartzelona gero eta gertuago izanik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario