sábado, 1 de octubre de 2011

Zarauzko uretan bigarren balea bat agertu da hilda

Beste balea bat agertu zen Zarauzko uretan, hilda, ostegun arratsaldean. Joan den abuztuaren 26an bigarren bat agertu zen, hura baina bizirik eta hondarretan. Bertan hil zen.
Honako hau ustelduta zegoen, eta hortzak zein burua bera janda zituen. Zazpi metro inguru neurtzen zituen balea zen. Animalia hilak zuen kiratsa erraz nabaritzen zen; hilda denbora asko zeramatzan seinale; baina hala ere jende asko hurbildu zen uretara balea hurbiletik ikustera.
Ertzaintzak balea zela ziurtatu zuen, kaxalotea edota balea izango zenaren zalantzak egon ostean. Horrez gain animalia itsaso barrura eramatea erabaki zuten, hondarretara atera beharrean.
Zaharrak berri
Balea honen agerpenak ez zuen ezustean harrapatu zarauztarrak. Izan ere, abuztuaren amaieran beste balea bat agertu zitzaien hondartzan. Hamabost bat metro luze zituen eta hogei bat tona inguru pisatu. Garabien beharra izan zuten animalia bertatik ateratzeko.
Aranzadi Zientzia Elkartea eta Donostiako Aquariuma ados jarri ondoren, lurperatu egin zuten lau- bost urtetarako; ondoren animalia Donostiako Aquariumean ikusgai jartzeko. Horrela Aquariumean ikusgai egongo den Zarauzko bigarren balea izango da. Orain, 1878an euskal kostan modu tradizionalean harrapatu zen azkena ikusi daiteke; zarauztarrek eta getariarrek elkarrekin harrapatutakoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario