lunes, 3 de octubre de 2011

Euskaraz ikasgaien erdia izanez gero ez da titulu ofizialik beharko

Isabel Celaá Hezkuntza sailburuak eta Blanca Urgell Kulturakoak ezagutzera eman dutenez, homologazio linguistikoetarako zirriborroa aurkeztuko dute

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH), Batxillergoa eta Goi-mailako Hezkuntzako ikasleek ez dute hizkuntza titulurik behar izango klaseen %50a edo gehiago euskaraz ikasten badute. Isabel Celaák eta Blanca Urgellek berri eman dutenaren arabera, "injustiziarekin amaitzeko" proposamena da tituluen homologazioa.


Gasteizko ganberan bi politikariek adierazi dutenaren arabera, 2008ko apirilaren 16tik jarriko da martxan; atzera begirakoa izango da. Homologazioak D eta B ereduko ikasleei bakarrik eragingo die. Horiek B2 mailako titulua izango dute. HABE eta EGA tituluaren aurrekoa.

Gainera, aurkeztutako zirriborroan agertzen zen moduan, unibertsitatean euskarazko ikasgaien kreditu jakin batekin homologazioa emango da ere. Zenbatekoak oraindik zehazteke daudela argitu dute sailburuek. Ikasle horiek, ordea, EGA titulua eskuratuko dute.


Isabel Celaák adierazi duenez, gaztelerako titulurik ez zaie eskatzen ikasleei, eta, beraz, "injustizia" horrekin amaitzeko aldaketak egin behar direla. "Ez da normala euskaraz ikasten dutenei hizkuntza maila probatzen duen titulurik eskatzea", adierazi du Hezkuntza sailburuak. Celaáren hitzetan, ikasle askorentzat "askatzea" izango da hezkuntzan egindako aldaketa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario