Plataforma per Catalunyak antolatutako kontzentrazioa faxismoa aldarrikatzen duela salatu dute herritar anitzek
Mila perstona baino gehiago batu dira faxismoaren kontrako manifestaldian Bartzelonan. Eguerdiarako Plataforma per Catalunya (PxC) alderdiak kontzentraziorako deia eginda zuen. Ehunka pertsona bildu dira Sant Jaume plazan, Josep Anglada PxCko buruak hitzaldi xenofoboa ematen ari zen lekuan.
Hainbat talde antifaxistek manifestaldi bat antolatu dute eskumako alderdi arrazistaren kontrako deia luzatuz. Bildutako lagunek "faxismo gehiagorik ez" eta "faxismoaren aurka, ekintza zuzena" moduko aldarrikapenak oihukatu dituzte.
Kataluniako Herrizaingo sailak hainbat furgoneta eta 50 polizia baino gehiago sakabanatu ditu Sant Jaume plazaren inguruan. Hasieran bi manifestaldien segurtasuna bermatzeko erabili diren polizia guztiek bidea moztu diete talde antifaxistei, eta gero 2 atxilotu eta 100 pertsona baino gehiagoren datuak hartu dituzte.
Egoera larria, alarma gorria
Hainbat elkartek, sindikatuk eta taldek Katalunian bizi den egoera "oso larria" dela adierazi dute, eta ideologia neofaxistei eta xenofoboei aurre egiteko "alarma gorria" piztu beharko genukeela gehitu dute.
Horiek guztiek arratsaldeko 18:00tan Sant Jaume plazan batu dira berriro ere eskuma erradikalaren kontrako ideiak salatzeko. Gainera, "penagarritzat" hartu dute Sant Jaume plazak duen sinbolismoarekin Kataluniako Gobernuak PxCri hitzaldia bertan egitea onartu izana.
No hay comentarios:
Publicar un comentario