Mostrando entradas con la etiqueta klasikoa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta klasikoa. Mostrar todas las entradas

viernes, 16 de diciembre de 2011

Bartzelonak lasai hasi eta lasai irabazi zuen larunbateko partida

Jone BILBAO
(13.Praktika)


Hiru bana geratu da markagailua larunbatean Santiago Bernabeu zelaian jolastutako klasikoan. Hiru puntuak nozki, Bartzelonak lortu ditu Guardiolaren harrotasunerako. Real Madrilek estreinatu zuen markagailua Benzemaren eskutik Victor Valdesen akatsa aprobetxatuz. Mourhinoren taldeak zerua ikusi zuen orduan. Bertatik infernura ordea bidea labur bilakatu zitzaien.


Garaileak, FC Bartzelona

Bartzelonak lasai hartu zuen lehenengo zatia, Madrildarren golak ez zituen larritu. Bartzelonak pase laburrak eginez baloia gora eramaten saiatzen zen bitartean, Real Madrilekoak zelaiaren goikaldean zeuden jadanik indarrak xahutzen. Casillasek baulgranen hainbat gol saiakera gelditu zituen arren, 29. minutuan Alexisek bateko berdinketa jarri zuen markagailuan Messiren pase ikaragarria aprobetxatuz. Horrela geratu zen markagailua lehenengo zatian, beraz, denboraldi horretan ez zuen inork agindu.

Bigarren zatian ordea sekulako indarra hartu zuen Bartzelonak. Xavik aurkarien atera bideratu zuen baloia, Marcelok baloia hartu eta gola sartu zuen. Orduan hasi zitzaizkien Madrildarrei hankak erretzen zelaian, nora egin jakin gabe. Azken gola Cesc Fabregasek sartu zuen burukada gogorra emanez.


Markagailuko neurketak, hain zuzen, 1-3 ak Mourhino haserrerazi zuen arren harro agertu zen partidu osteko prentsaurrekoan. Pep Guardiolak ordea, lan handia egiteko dagoela esan zuen eta ez dagoela dena irabazita. Orain, taularen muina 37 puntuekin berdintzen dute bi taldeek, nahiz eta Bartzelonakoek partidu bat gehiago jokatu duten jadanik. Badirudi urdina eta granatea izango direla aurten ere Ligaren koloreak.

Bartzelonak hiru puntu baino gehiago eraman ditu aurkari zuzenaren etxetik

Momenturik zailenean partidari buelta ematea lortu dute katalanek erakustaldi eta guzti

Aitor BIAIN
Pep Guardiolaren Bartzelonak lortu zituen hiru puntuak Santiago Bernabeu futbol zelaian jokatutako Klasikoan. Blaugranek 0-1ekoa gaindutu behar izan zuten. Bigarren zatian, erakustaldi eta guzti, markagailua irauli eta hiru puntuak eraman zituzten. Amaieran, Bartzelonak 1-3 Real Madril. 
Bide onetik hasi zuten partidua madrildarrek, lehen minutua bete aurretik, Benzemak bat eta hutsekoa egin baitzuen Valdesen hankasartzea balioetsiz. Euforia horrek baina gutxi iraun zien madrildarrei. 
Lehen 20 minutuak ez ziren inorenak izan. Markagailuan atzetik zen Bartzelonak lasai antzean hartu zuen partidua, ondoren etorriko zena jakingo balu bezala. Baloia atzetik aurreraino eramaten pase motzak eta azkarrak guztiak ere; luzeak ematea debekatuta egongo balitz bezala. 
Real Madrilek berriz, goian presionatzen jarraitu zuen, beste hankasartze bat bilatu nahian bigarrena sartzeko. Presio honen nekea baina nabaria eta erabakigarria izan zen.
Hori horrela, garesti ordaindu zuen Madrilek Cristiano Ronaldoren hutsa; area ertzetik egindako jartuketa harmailetara bidail baitzuen. Minutu batzuk beranduago, Messiren jokaldi izugarri baten ondorioz etorri zen berdinketa. Argentinarrak zelai osoa gurutzatu, Alexisi pasa eta honek sareetara bidali zuen baloia Casillas gainditu ostean.
Banako berdinketarekin joan ziren atsedenaldira.
Bigarren satian, Bartzelonak erraz agindu zuen zelaian eta Xavik 1-2koa jarri zuen markagailuan sorte pixka batekin. Katalanaren jaurtiketa Marcelok ezustean desbideratu zuen eta baloia sare barrura joan zen zutoinean jo eta gero. Lo berriz ere madrildarrak.
Kolpe gogorra izan zen Xaviren gola Real Madrilentzat. Hortik aurrera, ezin izan zute ezer egin. Bartzelonak, nahi bezala kontrolatu zuen baloia eta partidua; aginte makila katalanen eskuetan baitzegoen. Madril urduri eta ideiarik gabe zegoen. Zer egin ez zekiela. Hori baliatu zuten blaugranek partida erabakita usteko. Alvesen erdiraketa zoragarri baten ondorioz, hirugarrena sartu baitzuen Fabregasek.
Amaieran bada, Real Madrilek 1-3 Bartzelonak. 
Hiru puntu baino gehiago eraman dute katalanek santiago bernabeutik. Alde batetik, 15 garaipeneko bolada moztu diete madrildarrei, eta bestetik, kluben arteko munduko kopa jolasteko zein ondoren ligako partiduei aurre egiteko moral beste lortu dute. Oraindik baina, liga asko geratzen da.

Entrenatzaileen adierazpenak:







martes, 13 de diciembre de 2011

Bartzelonaren buelta Madrileko klasikoan


   Julen BIGURI

Futbol partido epiko eta dramatikoaren antza zuena infernua bilakatu zen Real Madrilentzat 1-3 markagailuan izanda. Lehenengo  minutuan Benzemak gola sartu zuen Victor Valdesen akatsa dela eta. Orduan, Santiago Bernabeuren garrasia entzun zen klasikoen garaipenik azkarrenaren antza zuenean. Baina Bartzelonak buelta eman zion hurrengo minutuetan partiduari.
Domekako espektakulua erraz geratu zen Pep Guardiolaren taldearen kontrolpean. Blaugranek haien betiko joko dinamikoari ekin zioten. Merengeei, bitartean Karim Benzemaren golak lasaitu baino, larritu zituen, eta Bartzelonaren onerako deseroso sentitu ziren etxean.
Lehenengo zatian Messiren jaurtiketa zoragarria ekidin zuen Casillasek, baina ezin izan zuen Alexisen gola gelditu 29. minutuan. 1-1ean zegoen markagailua atsedenaldian. Eta Bartzelona gustora sentitu bazen ere, etxekoen etsipena antzematen zen giroan.
Bigarren zatian azkar ibili ziren katalanak garaipenari aurrerapausoa emateko. Izan ere, Xavik 54. minutuan baloi-jaurtiketa bideratu zuen etxekoen atera, eta Marceloren hanketan kolpatu ostean gola bihurtu zen. Armaileko katalanek oihu egin zuten orduan Santiago Bernabeun.
Berriro ere saiatu zen Alexis ate barruan baloia sartzen, baina geldiketa itzela egin zuen Iker Casillasek. Mourhinoren mutilek, bitartean, galduta zeuden zelaian, eta Cristiano Ronaldo izarrak protagonismoa galtzen Joan zen katalanen ondoan. 65. minutuan Cesc Fabregasek infernu bilakatu zuen madridisten partidua hirugarren golarekin asmatuz.
Neurketa 1-3 amaitu zen Mourhinoren haserrea piztuz. Hala ere, portugaleko teknikoa harro agertu zen partidu osteko prentsaurrekoan. Pep Guardiola, berriz, garaipena oraindik ez zela guztiz egin esan zuen. Real Madrilekoak 3 puntutara geratu dira lehenengo postuan Bartzelona gero eta gertuago izanik.