Mostrando entradas con la etiqueta Gipuzkoa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Gipuzkoa. Mostrar todas las entradas

lunes, 7 de noviembre de 2011

Euriteak hildako bat eta milaka kaltetu utzi ditu Euskal Herrian


60 ordutan 7 egun aina euria egin du
                         Ray Suescun

Irungo biztanle bat hil da eta milaka kaltetu utzi ditu euriteak eragindako uholdeak. Izan ere 60 ordutan 293 litro ur jaso dira Gipuzkoan. Euriak, Urumea, Oria eta Oiartzun ibaien gainezka eragin du, milaka biztanleei kalteak sorraraziz Gipuzkoa aldean batez ere. Kaltetuenetarikoak Astigarraga, Hernani, Andoain, Zizurkil, Tolosa, Usurbil, Lizartza, Irun eta Hondarribia izan dira.
Donostiako Udalak 2500 kaltetu zenbatu ditu, horietatik 5400 argirik gabe gelditu ziren eta ehun bat pertsona etxetik joanarazi egin zituzten.
Hainbat errepide moztu dituzte lur-jausien arriskua zela eta. Hortaz, Zarautz eta Gertaria tarteko N-634, G-11, G-20 eta N-1 errepideak etendurik jarraitzen dute.



 /1320664980.html 

domingo, 2 de octubre de 2011

Gipuzkoako ikastolak elkartuta gaur Azpeitian kilometroak ospatzeko

Azpeitiko Ikasberri ikastolak antolatu du aurtengo Gipuzkoako ikastolen festa eta Klik egiteko gonbitea egin dute. Bigarren aldia da Azpeitiko Ikasberri ikastolak Kilometroak antolatzen dituela. Orain 11 urte, hau da, 2000. urtean egin zuen lehendabizikoz baina eguraldi txarrak zapuztu zuen festa. Lortutako dirua Ikasberri ikastolarentzat izango da eta 0-6 urte bitarteko haurrentzat eraikin berria egiteko erabiliko dute.
Goizeko 9:30etan eman diote hasiera festari. Guztira sei kilometroko ibilbidea da aurtengoa eta bost gune ditu: Azpeitiko Ikastola, Garmendipe, Goena, Loiolatxo-Loiola eta Herriko enparantza.
Inaugurazio ekitaldian Isabel Celaa Hezkuntza sailburua, Marian Ozkariz departamentuko kidea, David Urzainki sailburuordea eta Javier Nogalés zuzendaria egon dira, besteak beste. Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia ere ekitaldian izanda, eta bere lehenengo kilometroak izan dira kargudun bezala.
Egitarauari dagokionez, Betagarri, Lauroba, Trikizio, Des-kontrol, Ken Zazpi eta Oihan Vegaren diskofestak girotuko dute giro egun guztian zehar, besteak beste, Ze esatek! azpeitiarrez gain.  Aurtengo festaren kantua egin dute azpeitiarrek: Klik!
Horrez gain, haurrentzako tailerrak eta pailazoen emanaldiak izango dira; eta festari amaiera emateko zezensuzkoa ere egongo da.
Gipuzkoako Foru Aldundiak Lurraldebus zerbitzua indartu du Kilometroetara bertaratzeko, bidai bereziak jarriz. Eusko Trenek ere gauza bera egin du eta tren eta autobus bereziak jarri ditu.
Lekukoa Andoainentzat
Datorren urteko Gipuzkoako ikastolen jaiari begira, Andoainek antolatuko ditu eta lekukoa emateko ekitaldia egingo da gaur, iluntzeko 20:00etan Azpeitiko udaletxe azpian.