Mostrando entradas con la etiqueta polizia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta polizia. Mostrar todas las entradas

miércoles, 2 de noviembre de 2011

Hiru pertsona hil eta beste bi larri zauritu ditu gizon batek Valentzian

Aitor BIAIN
(7.praktika)
Gizonezko bat, emakumezko beste bat eta 13 urteko haur bat dira biktimak, ustez bizilagun baten labankadak jaso ondoren. Horrez gain, 48 eta 44 urteko emakumezko eta gizonezko bat ere zauritu ditu. Valentziako Castellar izeneko alkate-auzoan gertatu da ezbeharra, arratsaldeko bederatziak aldera.
Itxura guztien arabera, erasotzailea bizilagunen etxeko ateak banan-banan deitu ditu. Horrez gain, erasotzaileak eraso egin baino aurretik kokaina kontsumitu zuela aipatu du poliziak.
Erasotzailea, 33 urteko gizonezkoa da; Valentzia bertakoa. Erasoa jaso eta denbora gutxira atxilotu du ustezko erasotzailea udaltzaingoak, kalean noraezean zebilela. 
Polizia gertakaria ikertzen ari da, biktimen eta erasotzailearen arteko loturarik dagoen argitu ez duten arren. 



lunes, 10 de octubre de 2011

“Suminduak” Bruselara iristean istiluak eta atxiloketak izan dira nagusi

Larunbat arratsaldean iritsi ziren Belgikako hiriburura Espainiako ehun ”sumindu” inguru. Txalo artean eta besarkadekin hartu zituzten hiriburuan. Iritsi bezain pronto, lehen batzarra egin zuten bertan bildutako 400 pertsonek, poliziaren esanetan.
Gaua iristearekin batera, Elisabeth izeneko hiriko parkean kanpatu zuten. Poliziak ukatu egin zien baina, Belgikan kanpatze libre debekatuta baitago, eta istiluak nagusitu ziren. Guztira 48 pertsona atxilotu zituzten; horietatik 27 espainiarrak. Dagoeneko baina aske utzi dituzte.
Poliziaren esanetan, parkean egun argiz egon daitezke, baina gaua pasatzeko parketik gertu dagoen etxe batera joateko aukera eman diete. Beraz, gauean parketik joan nahi ez badute, poliziak esku hartuko duela adierazi du.

domingo, 2 de octubre de 2011

Faxismoaren kontrako manifestaldia Bartzelonan

Plataforma per Catalunyak antolatutako kontzentrazioa faxismoa aldarrikatzen duela salatu dute herritar anitzek

Mila perstona baino gehiago batu dira faxismoaren kontrako manifestaldian Bartzelonan. Eguerdiarako Plataforma per Catalunya (PxC) alderdiak kontzentraziorako deia eginda zuen. Ehunka pertsona bildu dira Sant Jaume plazan, Josep Anglada PxCko buruak hitzaldi xenofoboa ematen ari zen lekuan.


Hainbat talde antifaxistek manifestaldi bat antolatu dute eskumako alderdi arrazistaren kontrako deia luzatuz. Bildutako lagunek "faxismo gehiagorik ez" eta "faxismoaren aurka, ekintza zuzena" moduko aldarrikapenak oihukatu dituzte.

Kataluniako Herrizaingo sailak hainbat furgoneta eta 50 polizia baino gehiago sakabanatu ditu Sant Jaume plazaren inguruan. Hasieran bi manifestaldien segurtasuna bermatzeko erabili diren polizia guztiek bidea moztu diete talde antifaxistei, eta gero 2  atxilotu eta 100 pertsona baino gehiagoren datuak hartu dituzte.

Egoera larria, alarma gorria
Hainbat elkartek, sindikatuk eta taldek Katalunian bizi den egoera "oso larria" dela adierazi dute, eta ideologia neofaxistei eta xenofoboei aurre egiteko "alarma gorria" piztu beharko genukeela gehitu dute.

Horiek guztiek arratsaldeko 18:00tan Sant Jaume plazan batu dira berriro ere eskuma erradikalaren kontrako ideiak salatzeko. Gainera, "penagarritzat" hartu dute Sant Jaume plazak duen sinbolismoarekin Kataluniako Gobernuak PxCri hitzaldia bertan egitea onartu izana.

jueves, 22 de septiembre de 2011

Maria Etxebarrieta: "Kukutzarekin bat gure izana txikitzen ari dira, baina ez diegu utziko"

Asteazkeneko goizeko 5:00etan Kukutza gaztetxea husten ari zirelaren berria zabaldu zen. Gaur, egun bat igarota, gaztetxeko kide eta Errekalde auzokoa den Maria Etxebarrietak gaueko esperientzia gogorra kontatu du.

Nola bizi izan duzu Kukutzaren hustuketa?
Garrasika, negarrez, amorruz eta etsipenaz. Oso bortitza izan da bizipena. Poliziek ateak behera bota dituzte eta barruko lagun guztiak gaseatu eta jipoitu dituzte. Oihuka erantzun diegu, haien armen kontra gure sentimenduak erabiliz. Baina haien hizkuntza bakarrean erantzun dute, kolpeka.


Eta Errekalde auzoan zer erantzun egon da?
Herriak gogor salatu du ere egoera. Baina kaleko agure, ume zein gazteak jipoitu dituzte. Etxeko leihoetara ere tiro egin dute. Lotsagarria izan da. Denda guztiak itxi eta atari guztiak zabaldu dira jendeak babesa behar bazuen. Zorionez, Euskal Herri osoa mobilizatu da.


"Poliziek haien hizkuntza
bakarrean erantzun
dute, kolpeka"

Zer uste duzu gertatuko dela honen ostean?
Kukutzarekin bat gure izana txikitzen ari dira, baina ez diegu utziko, gogor ekingo diegu. Kultura suntsitzearen kontua ez zaigu gustatzen, hori al da haien politika baikorra eta progrea? Hauxe Kukutza III da, ez da lehena. Errekalde auzoak kultur bozgoragailu bat behar du, eta eraikin hau desagertzen bada, beste bat agertuko da.


Eskerrik asko zure hitzengatik.
Zuri. Gora Kukutza! Gora kultura! Herriak jada hitz egin du!