Mostrando entradas con la etiqueta Eusko Jaurlaritza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Eusko Jaurlaritza. Mostrar todas las entradas

domingo, 6 de noviembre de 2011

Bigarren mailara igo dute Uholdetarako Planaren larrialdi egoera

Gipuzkoako ibaien egoera txarrera doa


Julen Biguri

Euskal Autonomia Erkidegoko ibaien egoera ikusita, Donostian batu da Herrizaingo Saila eta Uholdetarako Planaren larrialdi egoera bigarren mailara igo dute. Bitartean, Urola ibaia gainezka egiteko zorian dago, eta Zarautz eta Getaria arteko bidea itxi dute. Eta Bizkaiko egoera baretuz doa azken orduetan.


Gipuzkoako beste hainbat lekutan ere larrialdi egoera igo da, hala nola, Oiartzunen, Hernanin, Lasarten, Andoiainen eta Azpeitian. Kasu gehienetan ibaiek gainezka egin dute, baina lur-jausiak ere eman dira.


Nafarroako errepideetan ere itxierak egon dira: AP-15 autobidea, NA-4150 errepidea (Urumea ondokoa), N-121-B errepidea (Iruñea-Frantzia Baztanetik) eta NA-4400 (Etxalar-Frantzia) bideko zati batzuk, hain zuzen ere.

GARAko albistea:

Urola kostako hitzako albistea:

Eitbko albistea:

lunes, 17 de octubre de 2011

Euskadi 60 urteetan hornitu dezakeen gas-hobi bat aurkitu dute Araban

Datozen urteetan, gasa erregai nagusia izango dela uste du Eusko Jaurlaritzak

Aitor BIAIN
Ostiralean eman zuen aurkikuntzaren berri lehendakariak, Estatu Batuetan. Industria sailburua den Bernabe Undarekin batera AEBn egiten ari den bisita ofizialean izan zen. Gainera, HEYCO enpresaren Dallaseko (AEB) gas-lantegian izan ziren bisitan. 

Eusko Jaurlaritzaren arabera, 14 azterketa egin dituzte eta horietatik 13k gasa dagoela baieztatu dute. Gran Enarako gas-potzuetan, mila metro kubiko gas dagoela esan du lehendakariak; hau da, Euskadi 6o urteetan hornitzeko gai izango den kantitate beste, edota Espainia osoa bost urtez. Hori horrela izanik, 100 milioi euroko inbertsioa egingo du Eusko Jaurlaritzak aurkikuntza baieztatzeko egingo diren probetan.
Gaur egun, %42a da Euskadiren gas eskaria. Baina aurkikuntza honen ondorioz, datozen urteetan gasa erregai nagusia izatea espero du Jaurlaritzak.

jueves, 15 de septiembre de 2011

Ehunka gazte bildu dira Kukutzan, eraistearen aurka

Bilboko Udalak eraikina eraisteko baimena sinatu zuela jakin zen momentutik ehunka gazte bildu dira Errekalde auzoko gaztetxean, eraikina botatzea galarazteko asmotan. Huste aginduaren mehatxuan egonda ere, Kukutzak bere agenda kulturalarekin jarraitu ez ezik, handitu ere egin dutela adierazi dute gaztetxeko asanbladakoek.
Bilboko Udalak hartutako erabakiaren aurka ekimen ugari egiten ari dira azkenaldian, eta horren adibide garbienak dira Zea Mays eta Anje Duhaldek, gaztetxean bertan, eskainitako kontzertua, edota Pirritx eta Porrotx pailazoak eskainiko duten emanaldia. Datozen egunotan gaztetxeak merezi duen bezala defendatuko dutela adierazi dute asanbladakoek, eta beharrezkoa balitz, neurriak hartuko dituztela.
Tentsio handiko momentuak bizitzen ari dira Kukutza gaztetxean, Ertzaintza edozein momentutan hurbildu daitekeelako eraikina hustera. Sare sozialetan mugimendu handia izaten hari da, eta bertara hurbiltzeko deia zabalduz doa astelehenaz geroztik. 
Gaztetxea defendatzera baino haratago

Gaztetxeko zenbait ordezkari Bilboko Udaletxera joan ziren ordezkari politikoekin hitz egitera. Hogei bat minutuko eserialdia egin ostean, inongo istilurik gabe irten ziren udaletxetik. Hala ere, udalarekin biltzen jarraituko dutela adierazi dute, bai udaletik eta baita Errekalde auzoko bizilagunen elkartetik. 
Horrez gain, eraikinaren jabea den enpresaren atzean ustelkeriarekin lotutako beste bat dagoela salatu dute gaztetxeko asanbladakoek aurkeztutako dossier batekin, eta beraz huste agindua bertan behera uzteko eskatu diete Azkunari, Eusko Jaurlaritzari eta Bilboko Instrukziozko epaitegiari.