domingo, 11 de diciembre de 2011

2020ra arte luzatu dituzte Kyotoko protokoloko betebeharrak

Nazioarteko herrialdeek 2015erako utzi dituzte CO2en emisioen akordioak

Julen Biguri

Ingurumenaren inguruko akordioak eta legeak gerorako utzi dituzte nazioarteko 190 herrialdeek Durbanen (Hegoafrika) jazo den goi-bileran. Herrialdeek Kyotoko protokoloa 2020era arte luzatzea hitzartu dute, baina akordioan herrialde gutxiago parte hartuko dute. Luzapen eta arazoen artean NBEko aldaketa klimatikorako idazkari nagusia den Christiana Figueresek Hegoafrikan akordio "zoragarria" burutu dela dio. Bitartean, Greenpeacek negargarritzat hartu du akordioa, eta hiritarrek ordainduko dutela dio.

Maite Nkoana-Matshabane, goi-bilerako presidentea, mahai ingurukoan.

CO2 gasen emisioari dagokionez, "lege zorrotzak" 2015era arte ez zehaztea adostu dute; Qatarren egingo den bileran zehaztuko dira protokolo berriak. AEBko eta Txinako ministroek emisioen inguruko legeei baiezkoa eman diete, baina Indiako ministroa den Jayanthi Natajaranek ezezkoa eman du, 2015era arte erregulaziorik ez dituztela egingo esanez.

Goi-bilerako presindentea den Maite Nkoana-Matshabanek Durbanen "garailerik" ez daudela adierazi du, goi-bilera ez baitalako duela urte bat Hegoafrikan jokatu zen futbol mundiala. Gainera, nazioarteko herrialdeen malgutasuna eskatu du, munduko jende guztiei onurak ekarriko dieten neurriak hartzerakoan

No hay comentarios:

Publicar un comentario