martes, 6 de diciembre de 2011

Kartzelan sartu dute Leioako ustezko bortxatzailea

Aitor BIAIN 
(10.praktika bigarren zatia)

Larunbatean Leioan atxilotutako ustezko bortxatzailea kartzelan sartzea erabaki du epaileak. Ertzaintzak larunbatean atxilotu zuen 45 urteko gizonezkoa, adin txikiko neskatila bat bortxatzen saiatzea egotzita.
Gertakaria larunbat iluntzean izan zen, 20:00ak inguruan. 10 urteko neskatila bere etxeko atariara sartzen ari zela, bortxatzaileak atzeman egin zuen sexu-erasoa burutzeko. Haurra desagertuta zegoela eta, bizilagun batzuk neskatoaren bila hasi eta auzokideek bahitzailea atxikitzea lortu zuten.

Emakumeen aurkako indarkeriagatik aurrekari penalak ditu erasotzaileak, eta kartzelan ere sartu zuten bortxaketa bat burutzea leporatuta.
Leioako Udalak, agiri baten bidez, “justizia egitea” exijitu du, biktimaren familiari “laguntza eta babes osoa” eskaini, eta erasotzailea aitxikitzea lortu zuten bizilagunei esker ona agertu die.

No hay comentarios:

Publicar un comentario