domingo, 2 de octubre de 2011

Gipuzkoako ikastolak elkartuta gaur Azpeitian kilometroak ospatzeko

Azpeitiko Ikasberri ikastolak antolatu du aurtengo Gipuzkoako ikastolen festa eta Klik egiteko gonbitea egin dute. Bigarren aldia da Azpeitiko Ikasberri ikastolak Kilometroak antolatzen dituela. Orain 11 urte, hau da, 2000. urtean egin zuen lehendabizikoz baina eguraldi txarrak zapuztu zuen festa. Lortutako dirua Ikasberri ikastolarentzat izango da eta 0-6 urte bitarteko haurrentzat eraikin berria egiteko erabiliko dute.
Goizeko 9:30etan eman diote hasiera festari. Guztira sei kilometroko ibilbidea da aurtengoa eta bost gune ditu: Azpeitiko Ikastola, Garmendipe, Goena, Loiolatxo-Loiola eta Herriko enparantza.
Inaugurazio ekitaldian Isabel Celaa Hezkuntza sailburua, Marian Ozkariz departamentuko kidea, David Urzainki sailburuordea eta Javier Nogalés zuzendaria egon dira, besteak beste. Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia ere ekitaldian izanda, eta bere lehenengo kilometroak izan dira kargudun bezala.
Egitarauari dagokionez, Betagarri, Lauroba, Trikizio, Des-kontrol, Ken Zazpi eta Oihan Vegaren diskofestak girotuko dute giro egun guztian zehar, besteak beste, Ze esatek! azpeitiarrez gain.  Aurtengo festaren kantua egin dute azpeitiarrek: Klik!
Horrez gain, haurrentzako tailerrak eta pailazoen emanaldiak izango dira; eta festari amaiera emateko zezensuzkoa ere egongo da.
Gipuzkoako Foru Aldundiak Lurraldebus zerbitzua indartu du Kilometroetara bertaratzeko, bidai bereziak jarriz. Eusko Trenek ere gauza bera egin du eta tren eta autobus bereziak jarri ditu.
Lekukoa Andoainentzat
Datorren urteko Gipuzkoako ikastolen jaiari begira, Andoainek antolatuko ditu eta lekukoa emateko ekitaldia egingo da gaur, iluntzeko 20:00etan Azpeitiko udaletxe azpian.

No hay comentarios:

Publicar un comentario