lunes, 10 de octubre de 2011

Kordoban desagertutako haurren amak senarra salatu zuen igandean

2 eta 6 urteko haurrak topatzeko ahaleginak egiten ari dira Espainiako polizia eta Udaltzaingoa

Jone BILBAO

Larunbatean kordoban desagertutako 2 eta 6 urteko umeen amak salaketa jarri du senarraren kontra, “Presioa eta irainak” egitea egotzi dio. Salaketa igandeko 03:00etan jarri zuen. Ordurako adingabeak desagertuta zeudela egiaztatu du Espainiako poliziak. Salaketan ez da haurren desagerpena aipatzen eta gainera, ez ditu “tratu txar” fisikoei men egiten. Aipatzekoa da bikoteak dibortzio prosezua hasi zuela hamabost bat egun aurrera.


Espainiako Polizia eta Kordobako Udaltzaingoa bilaketa lanetan jarraitzen dute iragan den larunbatetik. Haurrak kordobako hiriburuko Cruz Conde parkean desagertu ziren, hortaz, inguru guztia miatu dute, Guadalquivir ibaitik gertu dagoen gunea barne. Baina, ez dute pistarik aurkitu.
Adingabeak asteburupasa zeuden Kordoban, aitaren familiaren etxean. Izatez, Huelvan bizi dira.

Bideoaren link-a:

Eitb albisteak

No hay comentarios:

Publicar un comentario