lunes, 24 de octubre de 2011

“Nire ustez, oso zaila da multimedia kazetaritza erredakzio batean inplantatzea”

Aitor BIAIN

Iñigo Hercek hitzaldia eskaini zuen asteartean, hilak 16, EHU-n; eta bertan aipatu zituen hitzok.

Herce, eitb.com-eko aktualitate saileko arduraduna da. Aurrez, Vascopress euskal agentzian lan egindakoa da; eta EiTBko albistegian politika arloan eta baita zuzendari orde izandako ere. Bere lan profesionalean 10 urte eman ondoren, internetera pasa zen kazetaritza zein gizartea arloan “aldaketa nabarmena” ekarriko zuelakoan.
Irailean berritu berri duten eitb-ren webguneari buruz aritu zen lehenik. 2009an ikerketa prozesu bat hasi zuten, izan ere, aurreko webgunea “entsalada antzeko bat” zela aipatu zuen kazetariak. Hau da, denetarik zegoen baina dena nahastuta. Hori dela eta, beraien indarguneak nabarmendu eta eskeleto berri bat oinarri hartuta webgune berri bat eraiki zuten.
Bestalde, albiste edota momentu garrantzitsuetan duten protokoloa ere aipatu zuen. Horren adibide jarri zuen Steve Jobs-en heriotza, edota Donostiako Bake Konferentzia.
Webgunean 50 bat langile daudela esan zuen eta horietatik 15 bat soilik arduratzen dira erredakzioari dagokionez. 
Multimediatasunari eta teknologiari buruz ere hitz egin zuen Hercek. Multimedia kazetaritza erredakzio bakar batean inplantatzea oso zaila dela aipatu zuen. Izan ere “enpresa bakoitzak neurrirako traje bat behar du”. Horrez gain, kazetariaren hitzetan “ez gara aldaketa teknologikoarekin itsutu behar”; onurak aprobetxatu behar ditugu lana hobeto egiteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario