lunes, 24 de octubre de 2011

Bilboko Irola Irratiaren denboraldi berria aurkeztu dute asteburuan

25 urteko irrati libreak "inoiz baino gehiago" Bilboko eta inguruko elkarteekin lan egingo duela adierazi du

Julen Biguri

Bilboko Irala auzoko Irola Irratiak bere programazioaren eta ekitaldien aurrerapena eman du asteburuan. 25 urte betetzen dituen denboraldi honetan  inguruko elkarteen "bozgorailu" izango dela esan du hedabide libreak. Gainera herriaren kontrainformazioaren atzean dagoen lan guztia azaldu dute Izarbeltz gaztetxe anarkistan.


Denboraldi berriaren aurkezpenean programa berri eta zaharren azalpenak egon dira, bai eta irratiaren gorakadaren azterketa ere. Izan ere, pasaden urteetan programen kopurua handitu da: 20 inguru izatetik, 32 izatera. Gainera, irratsaio musikal berriez gain -Radio Rasta edota Rock a todo trapo, besteak beste-, programa informatiboen kopurua ere handitu da, eta haiekin batera euskaraz emititzen dutenak ere.



25 urte bete izanak Irala auzoaren lana islatzen duela gogoratu dute hitzaldian. Baina, oraindik informazioaren merkatuaren kontrako lan handia egin beharra dagoela gogorarazi dute. Bestalde, errekaldeko auzokideek eskerrak eman dute irratiak pasaden Kukutzarekin gertatutakoaren berri emateagatik.

Irola irratiaren webgunea: http://www.sindominio.net/irola/

No hay comentarios:

Publicar un comentario