miércoles, 19 de octubre de 2011

Emakumeen eskubideen aldeko hitzaldiak emango dira EHUko Leioako Campusean

Beldur Barik elkarteak feminismoaren inguruko jardunaldia antolatu du Magisteritza fakultatean. Berdinsarea erakundeak antolatu du ekitaldia, Emakunde eta Euskadiko diputazioen laguntzarekin, besteak beste. Bitartean, Gizarte eta Komunikazio zientzien fakultatean Emakumeen ikusgaitasuna hedabideetan izeneko hitzaldia egongo da.

Beldura Barik jarrera!
izeneko hitzaldia, urriaren 19an izango da, Magisteritzako fakultatean, eguerdiko 12etan. Azkenengo ekitaldia izango da; aurrez, Gasteizko eta Donostiako Magisteritzako eskoletan izan zen, urriaren 7an. Hitzaldiaz gain, lehiaketa bat ere antolatu du elkarteak. Berdintasunaren aldeko eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako norberaren “artelanak” aurkeztu daitezke.
Bestalde, beste hitzaldiari dagokionez, sexualitatearen eraikuntza lurrinen iragarkietan, estimulu komunikatiboak eta erreproduzitutako sexualitate ereduak, botere erotikoa, eta sexismoa publizitatean, bezalako gaiak landuko dira hitzaldian. Eta, arratsaldeko 15:30etan “Publizitatearen analisia genero ikuspuntutik” tailerrean parte hartu ahal izango du nahi duenak. 

Urriaren 20an berriz, bideojokuen arloari begiratu zaio gehienbat; gizon eta emakumeen irudiak bideojokoetan duen eragina, sexuen hezkuntza eta honen ondorioak bizitzan eta emakume jokalarien irudia zine eta telesailetan aztertuko dute, besteak beste. Eta arratsaldean berriz, “publizitatearen analisia genero ikuspuntutik” izeneko tailerra egongo da, aurrekoaren ordu berean.
GKZko fakultateko 22. gelan izango da hitzaldi hau. Euskaraz izango da, eta parte hartzaileei aukera askeko kreditu bat emango zaie.

No hay comentarios:

Publicar un comentario