lunes, 10 de octubre de 2011

Afrikako emakumeen aldeko borroka sarituko du aurtengo Bakearen Nobel Sariak

Ellen Johnson Sirleaf, Leymah Gbowee eta Tawakkul Karman-ek jasoko dute aurtengo saria

Ostiralean jakinarazi zuen Norvegiako Nobel Sariaren batzordeak 2011ko Bakearen Nobel Sarituak nortzuk ziren. Aurtengo sariak, Afrikako emakumeen aldeko mugimendua sarituko du.  Ellen Johnson Sirleaf Liberiako presidentea, Leymah Gbowee Liberiako ekintzailea eta Tawakkul Karman Yemengo ekintzailea izan dira sarituak. Batzordearen hitzetan, “emakumeen segurtasunagatik eta emakumeek bakearen eraikuntzan parte-hartze osorako duten eskubidearen alde egindako indarkeriarik gabeko borrokagatik” sarituko dituzte.
Ellen Johnson Sirleaf, Liberiako Gobernuko presidentea da 2006az geroztik. Afrikan demokratikoki aukeratutako lehen emakume presidentea da. Leymah Gbowee berriz, herrialde bereko gerra bukatzea lortu zuen mugimendu bakezalearen sortzailea da. Azkenik, Tauakkul Karman, Yemengo politikari bat da; emakumeen, demokraziaren eta bakearen alde egin du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario