miércoles, 19 de octubre de 2011

“Edizio digitaleko kazetariek urteko 365 egunetan dihardute lanean 15 orduz”

Aitor BIAIN


Hala adierazi zuen Josetxu Rodriguez, Deia egunkariko edizio digitaleko arduradunak joan den asteartean, EHU-n eskainitako hitzaldian.
Josetxu Rodriguezek esan zuenez, egunkari konbentsionalekin alderatuz, egunkari digitalei askoz denbora gutxiago eskaintzen dio irakurleak. Egunkari digital batean gutxi gora behera bost minutu irauten baitu irakurleak. Izan ere, titularrak eta interesatzen zaizkion albisteak bakarrik irakurtzen baititu.
Horrez gain, Rodriguezen esanetan, ziberkazetaritzako hiru erredakzio mota bereiztu daiteke. Alde batetik, gainontzeko euskarrietatik aparte kokatzen direnak. Beste alde batetik, erredakzio berean baina bereiztuta ere kokatzen direnak. Eta azkenik, erredakzio bakar bat egon daiteke soilik. Hau da, euskarriak dena delako izan da ere, kazetari orok denetarik egingo duen erredakzio bat.
Ziberkazetaritzan, prentsaurrekoez, edota gainontzeko iturri eta euskarriez gain, teletipoen bitartez jasotzen dira berriak gehienbat. Eta beraz, kazetariak “une oro adi” egon behar duela aipatu zuen Rodriguezek.
Kazetariak aipatu zuenez, horrelako erredakzio batean, kazetariak eta teknikariak daude. Lehenak, informazioa batu eta sortu egiten du; eta bigarrenak, sortutako informazio hori, webgunean kokatzeaz arduratzen da, orokorrean. Deiaren kasuan esaterako, goizeko zazpietan iristen dira lehenengo langileak eta lehenengo informazioa sartzen dute webgunera. Egunak aurrera egin ahala, eguneratzen doa webgunea; “eskeletoa” guztiz aldatu arte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario