lunes, 7 de noviembre de 2011

Berlusconik kargua utziko du Europar Batasunean adostutako erreformak onartu ostean

Jone BILBAO

Italiako lehen ministro den Silvio Berlusconik kargua utziko du. Giorgio Napolitano Italiako errepublikako presidenteak hartuko du Berlusconiren kargua. Horretarako, Europar Batasunak ezarri dituen erreforma ekonomikoak onartu beharko dira.



Lehen ministroak 316 boto behar zituen gehiengo osoa lortzeko. Eta, legebiltzarrean iazko aurrekontuak aurrera atera baditu ere ez du lortu gehiengoa, 308 jaso ditu. Gainera, "Italiaren egonkortasunari mesede" egin diolakoan oposizio osoak ez du bozketan parte hartu. Boto bat kontrakoa izan du, eta beste diputatu batek ez du botoa eman.


Alderdikideek traizio egin diotela esan du Berlusconik. "Baina hauek nora joan nahi dute? Zer egin jakin beharra dago, baina ez naiz errendituko, aurrera jarraitu nahi dut. Zenbaki arazo bat dago hemen". Berlusconik akatsak izan dituela onartu die gertukoei, baina, hala ere, printzipioei eta ordezkatzen duenari eutsiko diola esan du. Bere esanetan, oposizioari garaipena “ematea” Italiari “traizio” egitea da.

Akatsak izan dituela onartu zien lehen ministroak gertukori ei, baina bere. Oposizioari garaipena "ematea" Italiari "traizioa" egitea litzatekeela ere esan zuen.


ihttp://www.gara.net/azkenak/10/302145/es/Berlusconi-dimitira-tras-aprobacion-reformas-prometidas-UE

25 urteko hildako bat aurkitu dute Berroztegietako errepidean

Homizidioaren arrastoak aurkitu dituzte mutil kolonbiarraren gorpuan


Julen Biguri

25 urteko gazte kolonbiar baten gorpua Berroztegietako A-3102 errepidean, Araban. Ertzaintzaren arabera hildakoak homizidioaren arrastoak ditu. Gorpua bidean gurutzatuta zegoen auto baten ondoan  aurkitu dute bederatziak aldera.


Ustezko homizidioaren biktima Gasteizen bizi zen, baina kolonbian zuen jatorria. Momentuz Ertzaintzak ez du hilketaren arrazoi handirik aurkitu ikerketa hasieran.

Terrako albistea:

domingo, 6 de noviembre de 2011

Iraken Al Qaeda talde terrorista eraberritzeren beldur da Pentagonoa

Jone BILBAO

Estatu Batuetako armada Iraketik alde egiteko bi hilabete geratzen direlarik, bi estatuen gobernuek Al Qaeda eraberritzearen beldur dira. Pentagonoko kupularen iritziz talde terroristak ez du atentzioa deitu nahi oraindik, isilpean dabil lanean Bagdadeko gobernua gogor kolpatzeko tropa Estatu Batuarrak Iraketik alde egiten dutenean.

“Al Qaeda zauriturik dago
Mesopotamian, ez hilik”
Pentagonoko kideak

Pentagonoaren esanetan: “Al Qaeda zauriturik dago Mesopotamian, ez hilik”. Iraken 1000 eragile geratzen direla oraindik adierazi du eta, horietako 200 erdiguneko terroristak direla. 200 pertsona hauek suizidatzeko prest egon daitezkeela ere esan du. 2007an Estatu Batuen tropak handitu baino lehen, Irak ia gerra zibila izateraino eraman zuen Al Qaeda komando terroristak.





http://internacional.elpais.com/internacional/2011/11/06/actualidad/1320617076_434111.html (el pais)

http://guerradeconocimiento.wordpress.com/2011/11/06/el-pentagono-planifica-su-despliegue-en-oriente-medio/

Bigarren mailara igo dute Uholdetarako Planaren larrialdi egoera

Gipuzkoako ibaien egoera txarrera doa


Julen Biguri

Euskal Autonomia Erkidegoko ibaien egoera ikusita, Donostian batu da Herrizaingo Saila eta Uholdetarako Planaren larrialdi egoera bigarren mailara igo dute. Bitartean, Urola ibaia gainezka egiteko zorian dago, eta Zarautz eta Getaria arteko bidea itxi dute. Eta Bizkaiko egoera baretuz doa azken orduetan.


Gipuzkoako beste hainbat lekutan ere larrialdi egoera igo da, hala nola, Oiartzunen, Hernanin, Lasarten, Andoiainen eta Azpeitian. Kasu gehienetan ibaiek gainezka egin dute, baina lur-jausiak ere eman dira.


Nafarroako errepideetan ere itxierak egon dira: AP-15 autobidea, NA-4150 errepidea (Urumea ondokoa), N-121-B errepidea (Iruñea-Frantzia Baztanetik) eta NA-4400 (Etxalar-Frantzia) bideko zati batzuk, hain zuzen ere.

GARAko albistea:

Urola kostako hitzako albistea:

Eitbko albistea:

miércoles, 2 de noviembre de 2011

Hegaldi klase batean zeudela ikasle bat eta bere irakaslea hil dira Huescan

(7.Praktika)
Jone BILBAO

Bi pertsona hil dira ultrarin batean hegaka zeudela. Hegaldiaren irakasleak Angel Gutierrez zuen izena, 60 urteko gizona, eta ikasleak Angel Sánchez, 29 urtekoa. 

Tardienta herriko (Huesca)  arroka batzuen kontra jo zuen gidatzen zeuden ultrarinak, kolpeak bizitza kendu zien biei. Santa Quiteria ermitatik gertu jazo zen ezbeharra, larunbateko 14:10etan.


 Honen antzeko ultrarina izan zen talka egin zuena




Gaztearentzat bere lehen hegaldi klasea zen. Zaragozako aerodromotik aireratu ziren ultrarinean istripua gertatu baino ordu batzuk lehenago. Gertaeraren arrazoiak ikertzen ari dira, izan ere, ez dago argi istripua izan denik. Gorpuak ateratzeko Guardia Zibila, Huesca-ko bonberoak eta Huesca-ko Komandantziako Polizia Judizialak izan dira bertan.

Club de Vuelo de Villanueva de Gallego-ko klubean lan egiten zuen Angel Gutierrezek. Bere lankideek diotenez, hegaldietan esperientzia handia zuen gizona zen eta Hegazkina oso ondo berrikusia zegoen abiatu zirenean.

 
(albistegia)

(Hegaldi kluba)

Hiru pertsona hil eta beste bi larri zauritu ditu gizon batek Valentzian

Aitor BIAIN
(7.praktika)
Gizonezko bat, emakumezko beste bat eta 13 urteko haur bat dira biktimak, ustez bizilagun baten labankadak jaso ondoren. Horrez gain, 48 eta 44 urteko emakumezko eta gizonezko bat ere zauritu ditu. Valentziako Castellar izeneko alkate-auzoan gertatu da ezbeharra, arratsaldeko bederatziak aldera.
Itxura guztien arabera, erasotzailea bizilagunen etxeko ateak banan-banan deitu ditu. Horrez gain, erasotzaileak eraso egin baino aurretik kokaina kontsumitu zuela aipatu du poliziak.
Erasotzailea, 33 urteko gizonezkoa da; Valentzia bertakoa. Erasoa jaso eta denbora gutxira atxilotu du ustezko erasotzailea udaltzaingoak, kalean noraezean zebilela. 
Polizia gertakaria ikertzen ari da, biktimen eta erasotzailearen arteko loturarik dagoen argitu ez duten arren. 



Donostiako Arte Ederren antzokia zena okupatu dute ordu batzuez M-15ko ekintzaileek

Manifestazioa deitu dute arratsaldeko 7etarako
Aitor BIAIN
Bart gauen sartu dira M-15eko hiru ekitzaile Donostiako Arte Ederren antzoki zaharrera. 30 urte dira eraikina hutsik eta inolako erabilerarik gabe dagoela. Hiriaren erdigunean dago eraikina, Urbieta eta Prim kaleak topo ekiten duten lekuan, hain zuzen ere. 
“Eraikinari berriro erabilera kultural eta soziala eman ahal izateko” helburuarekin egindako ekintza izan da, beraien blogean adierazi dutenez. Twitterren ere ekintza bultzatu eta bertaratzeko aipuak egin dituzte. 




(30 urte espekulatzen dio eraikinean zintzilikatu duten pankartak)
Eguerdiko 14:00ak inguruan udaltzaingoa eraikinaren barrura sartu da, eta ordu erdi beranduago protestagileak atera dituzte. Ertzaintza ere hurbildu da, baina ez du parte hartu. Ez udaltzaingoak ezta ertzaintzak ere ez dituzte atxiloketarik egin.