miércoles, 2 de noviembre de 2011

Hegaldi klase batean zeudela ikasle bat eta bere irakaslea hil dira Huescan

(7.Praktika)
Jone BILBAO

Bi pertsona hil dira ultrarin batean hegaka zeudela. Hegaldiaren irakasleak Angel Gutierrez zuen izena, 60 urteko gizona, eta ikasleak Angel Sánchez, 29 urtekoa. 

Tardienta herriko (Huesca)  arroka batzuen kontra jo zuen gidatzen zeuden ultrarinak, kolpeak bizitza kendu zien biei. Santa Quiteria ermitatik gertu jazo zen ezbeharra, larunbateko 14:10etan.


 Honen antzeko ultrarina izan zen talka egin zuena




Gaztearentzat bere lehen hegaldi klasea zen. Zaragozako aerodromotik aireratu ziren ultrarinean istripua gertatu baino ordu batzuk lehenago. Gertaeraren arrazoiak ikertzen ari dira, izan ere, ez dago argi istripua izan denik. Gorpuak ateratzeko Guardia Zibila, Huesca-ko bonberoak eta Huesca-ko Komandantziako Polizia Judizialak izan dira bertan.

Club de Vuelo de Villanueva de Gallego-ko klubean lan egiten zuen Angel Gutierrezek. Bere lankideek diotenez, hegaldietan esperientzia handia zuen gizona zen eta Hegazkina oso ondo berrikusia zegoen abiatu zirenean.

 
(albistegia)

(Hegaldi kluba)

No hay comentarios:

Publicar un comentario