miércoles, 2 de noviembre de 2011

Donostiako Arte Ederren antzokia zena okupatu dute ordu batzuez M-15ko ekintzaileek

Manifestazioa deitu dute arratsaldeko 7etarako
Aitor BIAIN
Bart gauen sartu dira M-15eko hiru ekitzaile Donostiako Arte Ederren antzoki zaharrera. 30 urte dira eraikina hutsik eta inolako erabilerarik gabe dagoela. Hiriaren erdigunean dago eraikina, Urbieta eta Prim kaleak topo ekiten duten lekuan, hain zuzen ere. 
“Eraikinari berriro erabilera kultural eta soziala eman ahal izateko” helburuarekin egindako ekintza izan da, beraien blogean adierazi dutenez. Twitterren ere ekintza bultzatu eta bertaratzeko aipuak egin dituzte. 




(30 urte espekulatzen dio eraikinean zintzilikatu duten pankartak)
Eguerdiko 14:00ak inguruan udaltzaingoa eraikinaren barrura sartu da, eta ordu erdi beranduago protestagileak atera dituzte. Ertzaintza ere hurbildu da, baina ez du parte hartu. Ez udaltzaingoak ezta ertzaintzak ere ez dituzte atxiloketarik egin.


No hay comentarios:

Publicar un comentario