miércoles, 7 de diciembre de 2011

Frantzes batek bere semea garbigailuan sartuta hil du

Umea haurtzaindegian txarto portatu zelako 
sartu zuen garbigailuan aitak


Jone BILBAO

Frantziako 33 urteko gizon batek garbigailuan sartu zuen bere semea haurtzaindegian txarto portatu zelako. Horrela hil zuen Christophe Champenoisek Bastien, bere 3 urteko seme txikia duela aste bat: umea garbigailuan sartu, aparailua martxan jarri eta bertan minutu batzuk utzita.



Mutikoa ia hilik eta izoztuta zegoen, amak garbigailutik atera zuenean. Amak, Charlene Champenoisek auzokidearengana joan zela esan zion poliziari eta haurra eskaileretatik behera erori zela. Auzokideak berriz ez zion sinetsi, Bastienek gorputzeko atal guztiak apurtuta zituela esan zion poliziari, bere esanetan “ larruzko papina” zirudien. Auzokideak Bastien nola hiltzen zen aditu zuen.
Bastienen heriotzaren benetazko arrazoiak bere arrebak esan zituen, bikotekidearen 5 urteko alabak. Bikotea espetxean dago, gizona hilketaz salatua eta emakumea negligentziaz.










martes, 6 de diciembre de 2011

Kartzelan sartu dute Leioako ustezko bortxatzailea

Aitor BIAIN 
(10.praktika bigarren zatia)

Larunbatean Leioan atxilotutako ustezko bortxatzailea kartzelan sartzea erabaki du epaileak. Ertzaintzak larunbatean atxilotu zuen 45 urteko gizonezkoa, adin txikiko neskatila bat bortxatzen saiatzea egotzita.
Gertakaria larunbat iluntzean izan zen, 20:00ak inguruan. 10 urteko neskatila bere etxeko atariara sartzen ari zela, bortxatzaileak atzeman egin zuen sexu-erasoa burutzeko. Haurra desagertuta zegoela eta, bizilagun batzuk neskatoaren bila hasi eta auzokideek bahitzailea atxikitzea lortu zuten.

Emakumeen aurkako indarkeriagatik aurrekari penalak ditu erasotzaileak, eta kartzelan ere sartu zuten bortxaketa bat burutzea leporatuta.
Leioako Udalak, agiri baten bidez, “justizia egitea” exijitu du, biktimaren familiari “laguntza eta babes osoa” eskaini, eta erasotzailea aitxikitzea lortu zuten bizilagunei esker ona agertu die.

martes, 29 de noviembre de 2011

Gas toxikoen emisioa ia bikoiztu egin da azkeneko urtean

Aste bateko epean batuko dira NBEko kideak Hegoafrikan Kyotoko protokoloa berregituratzeko


Julen Biguri
(10. praktika)

NBEko klima agentziak (WMO) jakinarazi duenez, gehiegizko gas toxikoen emisioa eman zen pasaden urtean. WMOren hitzetan, planetaren tenperatura hamarkadetan mantenduko da, eta azkeneko urteetan eman den igoera kontuan hartuta, egoera “arriskutsua” pairatzen ari garela dio.

Bestalde, aste bateko epean batuko dira nazioarteko ordezkariak Hegoafrikan Kyotoko protokoloa berregituratzeko. Bartzelonako Unibertsitateko Fisika geografikoko katedradunak Javier Martín Videk, El País egunkariari eskainitako elkarrizketan, Kyotoko berregitaratzea azpimarratzen du. "Berebiziko garrantzia du negoziazioek Kyotoren protokoloa aldatzea" dio Javier Martin Videk.



Gainera, naturaren "desegonkortasuna" aipatzen du Videk, "momentu batean edo bestean kontrolik gabeko egoera bat" sortu ahal dela gogoratuz. Eta gobernuen politika "aldatu beharra" dagoela aldarrikatu du, "irudikapenen negoziazioei" amaiera emanez.

El País-eko artikulua:

Kyotoko protokoloa:

miércoles, 23 de noviembre de 2011

Paracetamol asko hartzeak heriotza ekarri dezake jarraitasunez eta beharrezkoa dena baino gehiago hartzen bada

 Jone BILBAO 
(10.Praktikako bigarren zatia)

Paracetamolaren gehiegizko kontsumoak gaindosi arriskutsua sor dezake demboraz, eta ondorioz, heriotza. Gaindosi hori detektatzea oso zaila dela esan dute ikertzaileek. Izan ere, gaixo daudenak edo min dutenak medikuari aurretiaz galdetu barik hartzen dute. Gaindosi hori ez da hartze bakarragatik jazotzen normalean. Horregatik, gaindosia daukaten gaixoek ez dute jakiten zer duten, soilik gaizki sentitzen direla dakite. Egoera hau azkar detektatzea beharrezkoa da eta batez ere azkar sendatzea. Izan ere, arriskua gero eta handiagoa bilakatu daiteke.


 Gaindosi hori gerta daiteke jendeak jarraitasunez beharrezkoa duena baino paracetamol pixka bat gehiago hartzen duenean mina kentzeko. “Demborarekin mina pilatzen da, eta efektua ezin txarragoa izan daiteke” dio Kenneth Simpson ikerlariak. Simpsonek British Journal of Clinical Pharmacology aldizkarian argitaratu ditu  gaindosiaren ondorioak eta sortzen dituen arazoak.

https://twitter.com/#!/ Twitterren jarraitutako egunkariak: Deia, Gara, Berria, El Mundo, ABC eta Europa Press.

martes, 22 de noviembre de 2011

Abentura kirolak egiten dituzten kirolariek salbamentua ordaindu beharko lukete PP eta PSE-ren aburuz

Jone BILBAO
(10.Praktika)

EAEn abentura kirolak egiten dituzten kirolariei erreskatea ordainaraztearen alde agertu da Eusko Legebiltzarra. Aldeko botoaren emaleak PP eta PSE izan dira. EAJk, Aralarrek eta UPDk ordea, baztertu egin dute legea.
Osoko bilkuran onartzen badute aurrera egingo du arauak. Era horretan, lau multzotan mailakatu dituzte erreskatea ordaintzeko irizpideak. Bilaketa edo salbamendu lanak pertsonek kirol arriskutsuak burutzeagatik egiten dituztenean; erreskate lanak arrisku seinalea jarrita dagoen lekuetan edo sarbidea mugatua edo debekatua dutenetan egiten direnean, izan ere, langileen bizitza arriskuan jartzen dute; fenomeno meteorologikoen ondorioz alerta laranja edo gorria dagoela egiten direnean, eta zerbitzua "objektiboki justifikatutako arrazoirik gabe" eskatzen denean edo arriskua egotearen itxurak egiten direnean.

Ertzaintzaren sorospen talde bat, 2011ko otsailaren 11n Donostiako
 Ulia mendian erreskate simulazio bat egiten. / JON URBE / ARGAZKI PRESS


Kirol arriskutsuen zerrenda prestatu dute, zerrenda horretan agertutakoak izango dira erreskatea ordaintzera derrigortuta daudenak. Erreskatea betetzeko bitartekoak ere kontuan hartuko dituzte. PPk eginiko zuzenketak aurrera egin dute eta hala, sorospena helikoptero bidez ematen denean, orduko 2.093 euroko kostua izango du eta ibilgailu bakoitzak 38 euroko kostua. Itsasontzia erabili behar badute 383 euro ordainduko dituzte lagundu beharrekoak itsasontziak hemezortzi metro baino gutxiagoko luzera duen kasuetan, eta 2.017 euro, itsasontziak luzera hori gainditzen badu. Bestetik, EAJk, Aralarrek eta UPDk lege proiektuaren aurka egin dute. Izan ere, PPk eta PSE-EEk ez dituzte haien zuzenketak onartu.

Erreskatea ordaindu beharko ez duen talde bat dago. Salbuetsitakoen barne honako hauek sartzen dira: 16 urte baino gutxiagokoak; hondamendi publikoa gerta litekeenean eta hortaz, interes orokorreko arrazoia denean; urritasun psikikoa daukatenak eta erreskatean edo honen aurreko fasean hildakoak.
Erreskatearen ondoren hiltzen badira salbamendua ordaindu beharko dute, salbamendua eragin duten arrazoiengatik hil ez badira.
Lege honen aitzindaria Suitza da. Jadanik ez dute inor laguntzen federatua ez badago edota salbatuko duen asegururik ez badu.

Zazpi pertsona atxilotu ditu guztira ertzaintzak asteburuan, genero indarkeria leporatuta

Aitor BIAIN
(10.praktika)
Ertzaintzak zazpi persona atzeman ditu guztira EAEn asteburuan, genero indarkeria egotzita, Herrizaingo Sailaren arabera. Gasteizen hiru, Barakaldon bi, Trapagarenen bat eta Irunen beste bat izan dira atxiloketak; haien bikotekideei eraso egitea eta urruntze aginduak urratzea egotzita.
Atxiloketa denak igandean izan dira; goizeko 01:30etan lehena eta egunaren amaieran azkena. Erasoak jaso izana salatuta izan dira lau atxiloketa. Tratu txar psikologikoengatik bat, eta urruntze agindua urratzeagatik gainontzeko bi atxiloketak.
Datorren ostiralean, hilak 25, hainbat mobilizazio deitu dituzte Euskal Herriko zenbait txokotan, nazioarteko genero indarkeriaren aurkako eguna dela aprobetxatuz.


Albistea berria:


Albistea Eitb:

lunes, 7 de noviembre de 2011

Euriteak hildako bat eta milaka kaltetu utzi ditu Euskal Herrian


60 ordutan 7 egun aina euria egin du
                         Ray Suescun

Irungo biztanle bat hil da eta milaka kaltetu utzi ditu euriteak eragindako uholdeak. Izan ere 60 ordutan 293 litro ur jaso dira Gipuzkoan. Euriak, Urumea, Oria eta Oiartzun ibaien gainezka eragin du, milaka biztanleei kalteak sorraraziz Gipuzkoa aldean batez ere. Kaltetuenetarikoak Astigarraga, Hernani, Andoain, Zizurkil, Tolosa, Usurbil, Lizartza, Irun eta Hondarribia izan dira.
Donostiako Udalak 2500 kaltetu zenbatu ditu, horietatik 5400 argirik gabe gelditu ziren eta ehun bat pertsona etxetik joanarazi egin zituzten.
Hainbat errepide moztu dituzte lur-jausien arriskua zela eta. Hortaz, Zarautz eta Gertaria tarteko N-634, G-11, G-20 eta N-1 errepideak etendurik jarraitzen dute.



 /1320664980.html