martes, 29 de noviembre de 2011

Gas toxikoen emisioa ia bikoiztu egin da azkeneko urtean

Aste bateko epean batuko dira NBEko kideak Hegoafrikan Kyotoko protokoloa berregituratzeko


Julen Biguri
(10. praktika)

NBEko klima agentziak (WMO) jakinarazi duenez, gehiegizko gas toxikoen emisioa eman zen pasaden urtean. WMOren hitzetan, planetaren tenperatura hamarkadetan mantenduko da, eta azkeneko urteetan eman den igoera kontuan hartuta, egoera “arriskutsua” pairatzen ari garela dio.

Bestalde, aste bateko epean batuko dira nazioarteko ordezkariak Hegoafrikan Kyotoko protokoloa berregituratzeko. Bartzelonako Unibertsitateko Fisika geografikoko katedradunak Javier Martín Videk, El País egunkariari eskainitako elkarrizketan, Kyotoko berregitaratzea azpimarratzen du. "Berebiziko garrantzia du negoziazioek Kyotoren protokoloa aldatzea" dio Javier Martin Videk.



Gainera, naturaren "desegonkortasuna" aipatzen du Videk, "momentu batean edo bestean kontrolik gabeko egoera bat" sortu ahal dela gogoratuz. Eta gobernuen politika "aldatu beharra" dagoela aldarrikatu du, "irudikapenen negoziazioei" amaiera emanez.

El País-eko artikulua:

Kyotoko protokoloa:

miércoles, 23 de noviembre de 2011

Paracetamol asko hartzeak heriotza ekarri dezake jarraitasunez eta beharrezkoa dena baino gehiago hartzen bada

 Jone BILBAO 
(10.Praktikako bigarren zatia)

Paracetamolaren gehiegizko kontsumoak gaindosi arriskutsua sor dezake demboraz, eta ondorioz, heriotza. Gaindosi hori detektatzea oso zaila dela esan dute ikertzaileek. Izan ere, gaixo daudenak edo min dutenak medikuari aurretiaz galdetu barik hartzen dute. Gaindosi hori ez da hartze bakarragatik jazotzen normalean. Horregatik, gaindosia daukaten gaixoek ez dute jakiten zer duten, soilik gaizki sentitzen direla dakite. Egoera hau azkar detektatzea beharrezkoa da eta batez ere azkar sendatzea. Izan ere, arriskua gero eta handiagoa bilakatu daiteke.


 Gaindosi hori gerta daiteke jendeak jarraitasunez beharrezkoa duena baino paracetamol pixka bat gehiago hartzen duenean mina kentzeko. “Demborarekin mina pilatzen da, eta efektua ezin txarragoa izan daiteke” dio Kenneth Simpson ikerlariak. Simpsonek British Journal of Clinical Pharmacology aldizkarian argitaratu ditu  gaindosiaren ondorioak eta sortzen dituen arazoak.

https://twitter.com/#!/ Twitterren jarraitutako egunkariak: Deia, Gara, Berria, El Mundo, ABC eta Europa Press.

martes, 22 de noviembre de 2011

Abentura kirolak egiten dituzten kirolariek salbamentua ordaindu beharko lukete PP eta PSE-ren aburuz

Jone BILBAO
(10.Praktika)

EAEn abentura kirolak egiten dituzten kirolariei erreskatea ordainaraztearen alde agertu da Eusko Legebiltzarra. Aldeko botoaren emaleak PP eta PSE izan dira. EAJk, Aralarrek eta UPDk ordea, baztertu egin dute legea.
Osoko bilkuran onartzen badute aurrera egingo du arauak. Era horretan, lau multzotan mailakatu dituzte erreskatea ordaintzeko irizpideak. Bilaketa edo salbamendu lanak pertsonek kirol arriskutsuak burutzeagatik egiten dituztenean; erreskate lanak arrisku seinalea jarrita dagoen lekuetan edo sarbidea mugatua edo debekatua dutenetan egiten direnean, izan ere, langileen bizitza arriskuan jartzen dute; fenomeno meteorologikoen ondorioz alerta laranja edo gorria dagoela egiten direnean, eta zerbitzua "objektiboki justifikatutako arrazoirik gabe" eskatzen denean edo arriskua egotearen itxurak egiten direnean.

Ertzaintzaren sorospen talde bat, 2011ko otsailaren 11n Donostiako
 Ulia mendian erreskate simulazio bat egiten. / JON URBE / ARGAZKI PRESS


Kirol arriskutsuen zerrenda prestatu dute, zerrenda horretan agertutakoak izango dira erreskatea ordaintzera derrigortuta daudenak. Erreskatea betetzeko bitartekoak ere kontuan hartuko dituzte. PPk eginiko zuzenketak aurrera egin dute eta hala, sorospena helikoptero bidez ematen denean, orduko 2.093 euroko kostua izango du eta ibilgailu bakoitzak 38 euroko kostua. Itsasontzia erabili behar badute 383 euro ordainduko dituzte lagundu beharrekoak itsasontziak hemezortzi metro baino gutxiagoko luzera duen kasuetan, eta 2.017 euro, itsasontziak luzera hori gainditzen badu. Bestetik, EAJk, Aralarrek eta UPDk lege proiektuaren aurka egin dute. Izan ere, PPk eta PSE-EEk ez dituzte haien zuzenketak onartu.

Erreskatea ordaindu beharko ez duen talde bat dago. Salbuetsitakoen barne honako hauek sartzen dira: 16 urte baino gutxiagokoak; hondamendi publikoa gerta litekeenean eta hortaz, interes orokorreko arrazoia denean; urritasun psikikoa daukatenak eta erreskatean edo honen aurreko fasean hildakoak.
Erreskatearen ondoren hiltzen badira salbamendua ordaindu beharko dute, salbamendua eragin duten arrazoiengatik hil ez badira.
Lege honen aitzindaria Suitza da. Jadanik ez dute inor laguntzen federatua ez badago edota salbatuko duen asegururik ez badu.

Zazpi pertsona atxilotu ditu guztira ertzaintzak asteburuan, genero indarkeria leporatuta

Aitor BIAIN
(10.praktika)
Ertzaintzak zazpi persona atzeman ditu guztira EAEn asteburuan, genero indarkeria egotzita, Herrizaingo Sailaren arabera. Gasteizen hiru, Barakaldon bi, Trapagarenen bat eta Irunen beste bat izan dira atxiloketak; haien bikotekideei eraso egitea eta urruntze aginduak urratzea egotzita.
Atxiloketa denak igandean izan dira; goizeko 01:30etan lehena eta egunaren amaieran azkena. Erasoak jaso izana salatuta izan dira lau atxiloketa. Tratu txar psikologikoengatik bat, eta urruntze agindua urratzeagatik gainontzeko bi atxiloketak.
Datorren ostiralean, hilak 25, hainbat mobilizazio deitu dituzte Euskal Herriko zenbait txokotan, nazioarteko genero indarkeriaren aurkako eguna dela aprobetxatuz.


Albistea berria:


Albistea Eitb:

lunes, 7 de noviembre de 2011

Euriteak hildako bat eta milaka kaltetu utzi ditu Euskal Herrian


60 ordutan 7 egun aina euria egin du
                         Ray Suescun

Irungo biztanle bat hil da eta milaka kaltetu utzi ditu euriteak eragindako uholdeak. Izan ere 60 ordutan 293 litro ur jaso dira Gipuzkoan. Euriak, Urumea, Oria eta Oiartzun ibaien gainezka eragin du, milaka biztanleei kalteak sorraraziz Gipuzkoa aldean batez ere. Kaltetuenetarikoak Astigarraga, Hernani, Andoain, Zizurkil, Tolosa, Usurbil, Lizartza, Irun eta Hondarribia izan dira.
Donostiako Udalak 2500 kaltetu zenbatu ditu, horietatik 5400 argirik gabe gelditu ziren eta ehun bat pertsona etxetik joanarazi egin zituzten.
Hainbat errepide moztu dituzte lur-jausien arriskua zela eta. Hortaz, Zarautz eta Gertaria tarteko N-634, G-11, G-20 eta N-1 errepideak etendurik jarraitzen dute.



 /1320664980.html 

4.4 graduko lurrikara El Hierroko uhartean 

Magamazko kilometro kubiko batek lurrikarak areagotu ditu
                                                                  Ray Suescun

El Hierroko uharteak 4.4 graduko mugimendu sismikoa jasan du, Frontera inguruan. Orain arte izan den lurrikar handiena da hau, 4 graduko beste lurrikara baten ostean gertatutakoa. Uharte txiki honen azpian, magma kilometro kubiko batek gorantz bultzatzen du gogor irtenbide baten bila. Adituek diotenez, hau izan daiteke lurrikaren areagotzearen arrazoi nagusienetarikoa eta datozen egunetan 4.5 edota 4.6 gradukoak ere gerta litezke.

Lurrikara arratsaldeko 18:10 aldera izan zen, epizentroa 23 kilometroko sakoneran izanik eta Valverde naiz Frontera inguruetan nabari zen. Egunak aurrera egin ala, beste 80 mugimendu sismiko zenbatu ziren, horietatik 5 bakarrik igarri zituztelarik uharteko biztaneleek.






Berlusconik kargua utziko du Europar Batasunean adostutako erreformak onartu ostean

Jone BILBAO

Italiako lehen ministro den Silvio Berlusconik kargua utziko du. Giorgio Napolitano Italiako errepublikako presidenteak hartuko du Berlusconiren kargua. Horretarako, Europar Batasunak ezarri dituen erreforma ekonomikoak onartu beharko dira.



Lehen ministroak 316 boto behar zituen gehiengo osoa lortzeko. Eta, legebiltzarrean iazko aurrekontuak aurrera atera baditu ere ez du lortu gehiengoa, 308 jaso ditu. Gainera, "Italiaren egonkortasunari mesede" egin diolakoan oposizio osoak ez du bozketan parte hartu. Boto bat kontrakoa izan du, eta beste diputatu batek ez du botoa eman.


Alderdikideek traizio egin diotela esan du Berlusconik. "Baina hauek nora joan nahi dute? Zer egin jakin beharra dago, baina ez naiz errendituko, aurrera jarraitu nahi dut. Zenbaki arazo bat dago hemen". Berlusconik akatsak izan dituela onartu die gertukoei, baina, hala ere, printzipioei eta ordezkatzen duenari eutsiko diola esan du. Bere esanetan, oposizioari garaipena “ematea” Italiari “traizio” egitea da.

Akatsak izan dituela onartu zien lehen ministroak gertukori ei, baina bere. Oposizioari garaipena "ematea" Italiari "traizioa" egitea litzatekeela ere esan zuen.


ihttp://www.gara.net/azkenak/10/302145/es/Berlusconi-dimitira-tras-aprobacion-reformas-prometidas-UE