lunes, 31 de octubre de 2011

Jendez gainezka Gernikako Azken Astelehena

6.200 eurotan erosi du Morgako Katxi jatetxeak irabazle izan den gazta

Julen Biguri

Aurreko urtean baino jende gehiago batu dira Gernikako Azken Astelehena ospatzeko. Guztira, 277 postu jarri dituzte azokan, pasaden urtean baino 58 postu gutxiago. Hala ere, goizeko lehen orduetatik jendea gerturatzen hasi da. Eta azokako koordinatzaileek eguraldi ona eta jai bezpera handia espero dute.

Eguerdian gazta lehiaketaren sariak banatu dira, eta elgoibarko Mausitxarena izan da irabazle. Morgako Katxi jatetxeak 6.200 eurotan erosi du saritutako gazta. Hala ere, pasaden urteko recorda ez du gainditu, 7.700 eurotan erosi zena.

Euskal diasporaren 21 ordezkari gonbidatu dituzte gaur Gernikako festara. Diputazioaren eta herriko ordezkarien harrera ostean, azoka bisitatzera joan dira. Eta arratsaldean, eskupilota eta zesta-punta partiduak ikustera joango dira, 17:00etan Jai Alai frontoian jokatuko direnak.

GARAko albistea:

Gernika-Lumoko hitzako albistea:

Eitbko albistea:

Gosea akabatzeko zailtasunak

Julen Biguri


Gizakiok mundua jateko zorian al gaude? edo gainpopulazioaren teoriak apokaliptikoak dira? Hainbeste galderen tartean erantzun txikiak heltzen zaizkigu, oraingoan Kaliningrado (Errusia) eta Manilatik (Filipinas). Bietako batean jaio berri da 7.000.000. biztanlea izan daitekeena. Hasiera batean Manilan Danica May Camacho jaiotako neskatxoaren berri eman dute doktoreek, 7.000.000. biztanlearen ama zorionduz. Baina berehala iritsi da Errusiatik Piotr mutilaren berria, erakundeen duda erdituz.

Manila jaio berri den Danica May Camacho

Zein izango da jaioberriek herentzian jasotako mundua? Jandakoa, noski. Hori esaten dute gutxienez Nazio Batuen erakundeak: gehiegi hazten ari gara demografikoki, eta horrek elikatze minimo batzuk ekartzen ditu. Asia eta Afrikako erdialdeko egoerak gehiegizkoak dira. Gainera, Indian minuturo 51 ume jaiotzen dira.


Bitartean konponbide ezberdinak planteatzen dira: batzuk jaiotze-tasa nola edo hala jaitsi behar dela diote. Besteek barazki gehiago jan beharko genituela. Eta azkenengoek 1. munduko menuak gutxiagotu beharko direla. Gizakiona, azken finean, gosea edo gula ote da?

Eitb-ko albistea:

El País-eko albistea:

GARA-ko albistea:

Wikipediako artikulua:

jueves, 27 de octubre de 2011

Hiru tarta bota dizkiote Yolanda Barcinari AHTaren aurkako zenbait ekintzailek

Aitor BIAIN

Gertakizuna arratsaldeko lauretan gertatu da, Tolosan (Frantzia) Pirinioetako Lan komunitateko ekitaldia hasi denean, hain zuzen ere. Bete-betean harrapatu du Nafarroako Gobernuko presidentea den Yolanda Barcina. Tartak botatzeaz gain, AHTren aurkako oihuak frantsesez botatzen aritu dira, jarreraren aldeko kartelak erakutsi eta informazio-paperak banatzen ari ziren bitartean. Hala adierazi du behintzat, AHT gelditu! taldeak twitterrean.
Nafarroako gobernuaren bozeramailea de Sanchez de Muniainen arabera, Abiadura Handiko Trenaren kontrako Mugitu! taldeko kideak ziren tartak bota dizkiotenak; eta gainera, taldea “ETA edo ezker abertzaleari loturik” dagoela esan du.
Gertakizunaren ondorioz, Barcinak arropak aldatu behar izan ditu bilerarekin jarraitu ahal izateko.



martes, 25 de octubre de 2011

Bilbo 2014ko Diseinuaren Munduko hiriburua izan daiteke

Asteazkenean jakinaraziko dute zein den irabazlea


Julen Biguri


Urriaren 26an, asteazkenean, 2014ko Diseinuaren Munduko Hiriburua zein den emango dute jakitera. Finalera Bilbo, Lurmutur Hiria (Hegoafrika) eta Dublin (Irlanda) heldu dira. Saria emateko orduan hiriaren eraikuntzen eta espazio publikoen diseinua kontuan hartzen da, bai eta honen praktikotasuna biztanlearen eguneroko ekimenetan.

Saria bi urtean behin banatzen da Montrealen (Kanada) dagoen Industria Diseinuaren Sozietatearen Nazioarteko Kontseiluaren egoitzan. Dagoeneko Turinek (2008an), Seulek (2010ean) eta Helsinkik (2012an) jaso dute saria. 

Hiriaren balorapena egin ondoren, asteazkenean hartuko dute erabakia. Bizkaiko hiriburuak Miguel Sebastián eta Trinidad Jimenez Industria eta Kanpo Harremanetarako ministroek eta Norman Fosteren oniritzia jaso du, besteak beste.

Eitbko albistea:

Bilboko Udalaren diseinu webgunea:
Zientzilariek El Hierroko sumendiaren tontorra aurkitu dute

Heroia, Liropos urpeko robota
                                                       Ray Suescun


Zientzilari talde batek El Hierroko itsasazpiko sumendiaren “ahoa” aurkitu du Las Calmas-eko itsasoan. Aurkikuntza ahu Liropos izenenko urpeko robot bati esker lortu da. Izan ere, 2000 metroko sakoneraraino iritsi daiteke eta bertako laginak har ditzake. Sumendi berri honek 700 metroko oinarria du, 100 metroko altuera eta 120 metroko krater zabalera. Sumendiaren tontorra 300 metroko sakoneran dago.

Zientzialarientzat sekulako aurkikuntza da hau, lehengo aldia bait da honelako ezaugarriak dituen sumendiaren kokapena lortu izana. Beste alde batetik sumendiaren jarioa jaitsi den arren, Geografiako Institutu Nazionaleko (IGN) adituek ohartarazi dute, mugimendu sismikoak areagotu egin direla Frontera inguruan. Sismografoak 10 lurrikara igarri zituen 22 kilometroko sakoneran. Horietatik handiena 2.2 gradu neurtu zietuen Richterreko eskalan.




http://www.elpais.com/articulo/sociedad/cientificos/localizan/cono/volcan/submarino/Hierro/elpepusoc/20111025elpepusoc_14/Tes
Gadafiren gorputza basamortuko ingurune izkutu batean lurperatu dute

Beste diktadore bat zulora

                                                                                                         Ray Suescun


Al Yazira telebista kateak dioenez, egunsentian Muamar Gadafiren gorputza lurperatua izan da, Mutasim bere semearekin batera, desertuko leku izutu batean.
Bere senitartekoek Sirte hiri-inguruan ehortzi nahi zituzten baina Trantsiziorako Kontseilu Nazionalak gomendatu zuen hobe izango zela toki izkutu bat aukeratzea, bandalismo erasoak saihesteko eta erromes leku bihurtu ez dadin.



Astelehenean, aginpide berriek adierazu zuten Muamar Gadafi eta Mutasin semearen gorpuen erakusketa publikoa etendu egingo zutela gorpuen egoera txarra zelarik. Gero hozkailu batean gorde zituzten, zer egin erabaki arte.Bitartean,Echoruouk egunkari argelinoak, Gadafiren bigarren emaztea eta bere hiru seme-alabak denbora gutxi barru Sudafrikara lekualdatu egingo direla adierazi du.





Berria egunkaria:

El país egungaria:
http://internacional.elpais.com/internacional/2011/10/25/actualidad/1319526089_910770.html

Mundubat gobernuz kanpoko erakundeko hiru kide bahitu dituzte Saharan

Gobernuak ez du ziurtatzen bahitzaileak Al
Qaedakoak direnik
Jone BILBAO
Bilbon egoitza duen gobernuz kanpoko erakundea da Mundubat. Erakundeko hiru kooperante bahitu dituzte Argelian larunbat iluntzean. Hiru koperanteak Tindoufeko Rabuni kanpamenduan zeuden bahitu zituztenean, han hartzen baitute ostatu Tindoufeko kanpalekuetan lan egiten duten atzerriko kooperanteek. Mohamed Salek Uld Salek, SEAD Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko Atzerri ministroaren arabera, bahituak Malin daude. Bahitzaileak mauritaniako mugarako norazkoan zihoazen eta Malin sartu berri dira.
Gainera, bahiketaren helburua bikoitza dela esan du: lehenengo asmoa erreskatea jasotzea da eta bigarrena, Tidoufen (Sahara) segurtasunik ez dagoela adieraztea da. Asmo politikoen arloari garrantzi handia eman dio honek.
Bahitutakoekin lan egiten zuen Alberto Jimenez Kooperante nafarra, Euskal Herrira itzuliko da bihar. Baina, gertakaria jaso aurretik itzultzeko asmoa zuela argitu du honek eta beraz, erabakiak ez duela gertakariarekin harreman zuzenik.

 Saharan bahitutako koperanteen kideak

Bahitzaileak
Kooperazioaz arduratzen den ministrak, Trinidad Jimenezek ez du ziurtatu bahitzaileak Al Qaedakoak direnik, baina, hori uste dute ingurukoek. Hala ere, bahitzaileek exekutiboarekin harremik izan ez dutela adierazi du. Gobernuak Tidoufeko kooperanteak askatzeko gogor lan egiten duela azaldu du Jimenezek.



Twitter:


Deia:

Berria.info: