martes, 13 de diciembre de 2011

Bartzelonaren buelta Madrileko klasikoan


   Julen BIGURI

Futbol partido epiko eta dramatikoaren antza zuena infernua bilakatu zen Real Madrilentzat 1-3 markagailuan izanda. Lehenengo  minutuan Benzemak gola sartu zuen Victor Valdesen akatsa dela eta. Orduan, Santiago Bernabeuren garrasia entzun zen klasikoen garaipenik azkarrenaren antza zuenean. Baina Bartzelonak buelta eman zion hurrengo minutuetan partiduari.
Domekako espektakulua erraz geratu zen Pep Guardiolaren taldearen kontrolpean. Blaugranek haien betiko joko dinamikoari ekin zioten. Merengeei, bitartean Karim Benzemaren golak lasaitu baino, larritu zituen, eta Bartzelonaren onerako deseroso sentitu ziren etxean.
Lehenengo zatian Messiren jaurtiketa zoragarria ekidin zuen Casillasek, baina ezin izan zuen Alexisen gola gelditu 29. minutuan. 1-1ean zegoen markagailua atsedenaldian. Eta Bartzelona gustora sentitu bazen ere, etxekoen etsipena antzematen zen giroan.
Bigarren zatian azkar ibili ziren katalanak garaipenari aurrerapausoa emateko. Izan ere, Xavik 54. minutuan baloi-jaurtiketa bideratu zuen etxekoen atera, eta Marceloren hanketan kolpatu ostean gola bihurtu zen. Armaileko katalanek oihu egin zuten orduan Santiago Bernabeun.
Berriro ere saiatu zen Alexis ate barruan baloia sartzen, baina geldiketa itzela egin zuen Iker Casillasek. Mourhinoren mutilek, bitartean, galduta zeuden zelaian, eta Cristiano Ronaldo izarrak protagonismoa galtzen Joan zen katalanen ondoan. 65. minutuan Cesc Fabregasek infernu bilakatu zuen madridisten partidua hirugarren golarekin asmatuz.
Neurketa 1-3 amaitu zen Mourhinoren haserrea piztuz. Hala ere, portugaleko teknikoa harro agertu zen partidu osteko prentsaurrekoan. Pep Guardiola, berriz, garaipena oraindik ez zela guztiz egin esan zuen. Real Madrilekoak 3 puntutara geratu dira lehenengo postuan Bartzelona gero eta gertuago izanik.

lunes, 12 de diciembre de 2011

Eusko Ikaskuntza saria jaso du Ramuntxo Garbisu kazetariak 'Dans le port on nous dit que tout est bon' dokumentalagatik

Dokumentalak Baiona inguruko ingurumenaren eta kutsaduraren inguruko gogoeta bideratzen du

Julen Biguri

Baiona hiriko Eusko Ikaskuntza saria jaso du Ramuntxo Garbisu kazetariak 'Dans le port on nous dit que tout est bon' (Kaian dena ondo dagoela esan digute) dokumentalagatik. Bertan Baiona hiriko eta inguruko kutsadura eta ingurumenak jasaten dituen kalteak salatzen dira. Izenak berak adierazten duenez, politikarien eta enpresaburuen esanen atzean dagoena erakusten da, ikerketa sakon baten bidez.



Fertiladour fabrikak (hondakin erradioaktiboekin lurzorua kutsatu duena) eta Aceria Atlantico enpresak eragin dituzten kalteak aztertzen dira dokumentalean. Grabisuren hitzetan, kaiaren inguruko "isiltasun legea" apurtu beharra dago, eta horretarako erakutsi behar da atzean dagoen errealitatea.

Dokumentalaren ondorioz Agriva enpresak, besteak beste, ezin izan du merkatuan zituen lurzoruak saldu; dokumentalean kutsatuta daudela agertzen baita.


Dokumentala osorik ikusteko webgunea:

domingo, 11 de diciembre de 2011

2020ra arte luzatu dituzte Kyotoko protokoloko betebeharrak

Nazioarteko herrialdeek 2015erako utzi dituzte CO2en emisioen akordioak

Julen Biguri

Ingurumenaren inguruko akordioak eta legeak gerorako utzi dituzte nazioarteko 190 herrialdeek Durbanen (Hegoafrika) jazo den goi-bileran. Herrialdeek Kyotoko protokoloa 2020era arte luzatzea hitzartu dute, baina akordioan herrialde gutxiago parte hartuko dute. Luzapen eta arazoen artean NBEko aldaketa klimatikorako idazkari nagusia den Christiana Figueresek Hegoafrikan akordio "zoragarria" burutu dela dio. Bitartean, Greenpeacek negargarritzat hartu du akordioa, eta hiritarrek ordainduko dutela dio.

Maite Nkoana-Matshabane, goi-bilerako presidentea, mahai ingurukoan.

CO2 gasen emisioari dagokionez, "lege zorrotzak" 2015era arte ez zehaztea adostu dute; Qatarren egingo den bileran zehaztuko dira protokolo berriak. AEBko eta Txinako ministroek emisioen inguruko legeei baiezkoa eman diete, baina Indiako ministroa den Jayanthi Natajaranek ezezkoa eman du, 2015era arte erregulaziorik ez dituztela egingo esanez.

Goi-bilerako presindentea den Maite Nkoana-Matshabanek Durbanen "garailerik" ez daudela adierazi du, goi-bilera ez baitalako duela urte bat Hegoafrikan jokatu zen futbol mundiala. Gainera, nazioarteko herrialdeen malgutasuna eskatu du, munduko jende guztiei onurak ekarriko dieten neurriak hartzerakoan

miércoles, 7 de diciembre de 2011

Frantzes batek bere semea garbigailuan sartuta hil du

Umea haurtzaindegian txarto portatu zelako 
sartu zuen garbigailuan aitak


Jone BILBAO

Frantziako 33 urteko gizon batek garbigailuan sartu zuen bere semea haurtzaindegian txarto portatu zelako. Horrela hil zuen Christophe Champenoisek Bastien, bere 3 urteko seme txikia duela aste bat: umea garbigailuan sartu, aparailua martxan jarri eta bertan minutu batzuk utzita.



Mutikoa ia hilik eta izoztuta zegoen, amak garbigailutik atera zuenean. Amak, Charlene Champenoisek auzokidearengana joan zela esan zion poliziari eta haurra eskaileretatik behera erori zela. Auzokideak berriz ez zion sinetsi, Bastienek gorputzeko atal guztiak apurtuta zituela esan zion poliziari, bere esanetan “ larruzko papina” zirudien. Auzokideak Bastien nola hiltzen zen aditu zuen.
Bastienen heriotzaren benetazko arrazoiak bere arrebak esan zituen, bikotekidearen 5 urteko alabak. Bikotea espetxean dago, gizona hilketaz salatua eta emakumea negligentziaz.










martes, 6 de diciembre de 2011

Kartzelan sartu dute Leioako ustezko bortxatzailea

Aitor BIAIN 
(10.praktika bigarren zatia)

Larunbatean Leioan atxilotutako ustezko bortxatzailea kartzelan sartzea erabaki du epaileak. Ertzaintzak larunbatean atxilotu zuen 45 urteko gizonezkoa, adin txikiko neskatila bat bortxatzen saiatzea egotzita.
Gertakaria larunbat iluntzean izan zen, 20:00ak inguruan. 10 urteko neskatila bere etxeko atariara sartzen ari zela, bortxatzaileak atzeman egin zuen sexu-erasoa burutzeko. Haurra desagertuta zegoela eta, bizilagun batzuk neskatoaren bila hasi eta auzokideek bahitzailea atxikitzea lortu zuten.

Emakumeen aurkako indarkeriagatik aurrekari penalak ditu erasotzaileak, eta kartzelan ere sartu zuten bortxaketa bat burutzea leporatuta.
Leioako Udalak, agiri baten bidez, “justizia egitea” exijitu du, biktimaren familiari “laguntza eta babes osoa” eskaini, eta erasotzailea aitxikitzea lortu zuten bizilagunei esker ona agertu die.

martes, 29 de noviembre de 2011

Gas toxikoen emisioa ia bikoiztu egin da azkeneko urtean

Aste bateko epean batuko dira NBEko kideak Hegoafrikan Kyotoko protokoloa berregituratzeko


Julen Biguri
(10. praktika)

NBEko klima agentziak (WMO) jakinarazi duenez, gehiegizko gas toxikoen emisioa eman zen pasaden urtean. WMOren hitzetan, planetaren tenperatura hamarkadetan mantenduko da, eta azkeneko urteetan eman den igoera kontuan hartuta, egoera “arriskutsua” pairatzen ari garela dio.

Bestalde, aste bateko epean batuko dira nazioarteko ordezkariak Hegoafrikan Kyotoko protokoloa berregituratzeko. Bartzelonako Unibertsitateko Fisika geografikoko katedradunak Javier Martín Videk, El País egunkariari eskainitako elkarrizketan, Kyotoko berregitaratzea azpimarratzen du. "Berebiziko garrantzia du negoziazioek Kyotoren protokoloa aldatzea" dio Javier Martin Videk.



Gainera, naturaren "desegonkortasuna" aipatzen du Videk, "momentu batean edo bestean kontrolik gabeko egoera bat" sortu ahal dela gogoratuz. Eta gobernuen politika "aldatu beharra" dagoela aldarrikatu du, "irudikapenen negoziazioei" amaiera emanez.

El País-eko artikulua:

Kyotoko protokoloa:

miércoles, 23 de noviembre de 2011

Paracetamol asko hartzeak heriotza ekarri dezake jarraitasunez eta beharrezkoa dena baino gehiago hartzen bada

 Jone BILBAO 
(10.Praktikako bigarren zatia)

Paracetamolaren gehiegizko kontsumoak gaindosi arriskutsua sor dezake demboraz, eta ondorioz, heriotza. Gaindosi hori detektatzea oso zaila dela esan dute ikertzaileek. Izan ere, gaixo daudenak edo min dutenak medikuari aurretiaz galdetu barik hartzen dute. Gaindosi hori ez da hartze bakarragatik jazotzen normalean. Horregatik, gaindosia daukaten gaixoek ez dute jakiten zer duten, soilik gaizki sentitzen direla dakite. Egoera hau azkar detektatzea beharrezkoa da eta batez ere azkar sendatzea. Izan ere, arriskua gero eta handiagoa bilakatu daiteke.


 Gaindosi hori gerta daiteke jendeak jarraitasunez beharrezkoa duena baino paracetamol pixka bat gehiago hartzen duenean mina kentzeko. “Demborarekin mina pilatzen da, eta efektua ezin txarragoa izan daiteke” dio Kenneth Simpson ikerlariak. Simpsonek British Journal of Clinical Pharmacology aldizkarian argitaratu ditu  gaindosiaren ondorioak eta sortzen dituen arazoak.

https://twitter.com/#!/ Twitterren jarraitutako egunkariak: Deia, Gara, Berria, El Mundo, ABC eta Europa Press.